Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
II. Baserriko produktuen azokan ere asko eta ona aukeran
Hamabi baserritarrek jarri dute postua Seberon, jendearen azokarako ohitura piztu nahi duen apustuari eutsiz. Hileko 3.zapatu guztietan izango da bertoko sasoiko produktuak erosteko aukera.

L.L.A/ Mondraberri, 2009ko ekainaren 20a, zapatua.

 

rabanok (id: 2610217)

 

Geu 11:00ak aldera hurbildu gara eta egia esan, ez zebilen jende askorik. Baserritarrei beraiei galdetu diegu beraien sentsazioa zein zen, eta esan digute aurreko hilabetean baino jende gutxiago zebilela.

 

lorakin (id: 2577917)

 

“Agian jendeak zapatuan lo berandura arte lo egiteko ohitura du, edo kanpora joateko joera dago” baina seguru aski, oraindik 3.zapatuetako azoka hau berria dela izan daiteke arrazoi nagusiena… “bakarren batek galdetu digu ia zer festa zegoen gaur baserritarren postuak jarrita egoteko”. Hortxe adibide garbi bat.

 

Bada, gogoraraziko dizuegu, gaurko baserritarren azoka ez dela San Joanengatik edo beste ospakizunen bategatik jarritakoa. Jendeak azokara joateko ohitura har dezan, baserritarrek eta Udala egiten ari diren apustu bat da: Hilabetero, 3.zapatuan, postuak jarriko dituzte Seberon eta gaurkoa Baserriko produktuen II. Azoka izan da.

 

salerosketan (id: 2626690)

 

Asteazken eta ostiraletan azokara joaterik ez dutenek, gutxienez hilean behin bertoko produktuak erosteko aukera izango dute orain… eta bide batez ohitura sanoak hartzeko bidea izan daiteke. Gaur bertan geu joan garenerako makina bat gauza zituzten salduta, baina haginak zorrotz jartzeko moduko aukera zegoen oraindik ere.

 

sagardoa (id: 2680661)

 

Inspektoreak letxe, postutik postura ibili gara baserritarrok azokara zer ekarri diguten ikusten… eta dastatzen:

 

Mietza baserria (Meatzerreka auzoa)

 

Letxugak, urrak, ilarrak, rabanoak, tipula, berakatz berria, espinakak, tipula berria, tipula gorria, babarrunak.

 

Bidasoro baserria (Bedoña auzoa)

 

Gazta, txorizoa, ogia, ilarrak, patata berria, tipulak, baba gorria eta baba zuria.

 

barriketan (id: 2528934)

 

Enuzketa Aldekoa baserria (Gesalibar auzoa)

 

Loreak, ilarrak, baba beltza, tipula, perrexila, txorizoak, letxuga, patata, zerba.

 

Gorostiza baserria (Uribarri auzoa).

 

Letxuga, tipula berria, ilarra, baba beltza, leka berria, tomatea, porrua, berakatza, zanahoria, loreak, azak, zerbak eta patata berria.

 

Ikutixo baserria (Uribarri auzoa)

 

Baba beltza, baba zuria, baba pintoa, urrak, aza, ilarrak, kalabazinak, pepinoa, letxuga, erremolatxa, rabanoa, porrua, tipula gorria, tipula zuria, zerbak, perrexila, apioa, patata, arto irina, azenarioa, berakatza eta loreak. 

 

maria (id: 2992309) 

 

Askasibar baserria (Meatzerreka auzoa)

 

Rabanoak, Gernikako piperra, gindillak, tipulina, letxuga, lekak, ilarrak, baba beltza, zerbak eta txorizoa.

 

Aranguren baserria ( Musakola auzoa)

 

Ogia.

 

Aikur baserria (Urretxu)

 

Argizaria, belar-ukenduak, propoleoa eta eztia.

 

eztie (id: 2543927)

 

Borobia baserria (Ozaeta)

 

Sagardo ekologikoa.

 

Aldabazar baserria (Tolosa)

 

Ardi gazta, behi gazta, ahuntz gazta, jogurtak, bizkotxoa, garia, mermelada eta hiru ogi klase: Zekalea, espelta, integrala eta zuria.

 

gazta (id: 2561647)

 

Artia baserria (Bedoña)

 

Baba beltza, baba gorria, ilarra, azenarioa, letxuga, rabanoa, mermeladak, gailetak, mailukiak, berakatza eta porrua.

 

Etxebarri baserria (Bedoña)

 

Loreak, zerbak, ilarrak, baba beltzak, urrak, patata berria, odolosteak, grosellak, franbuesak, marrubiak eta letxugak.

 

mariasun (id: 2594571)

 

Esandakoa: Asko, ona eta bertokoa… Tratu zuzena, produktua probatzeko aukera eta gainera, errezetaren bat edo beste ere ematen dute eskatuz gero! Hurrengo azoka, uztailaren 18an izango da Seberon.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE