Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Komunikabideak dira Gipuzkoako internautek gehien bisitatzen dituzten webguneak
Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Gipuzkoako herritarren bizimodu digitala 2009’ urteko txostena argitara berri du. Txosten honen helburua gure lurraldean Interneteko erabiltzaileen artean jarrerak, jokabideak, ohiturak eta interneten eragina aztertzea da.

 

200 (id: 4085702)

 

 

 

Mb, 2009.06.28

 

Txostena osatzen duten bost kapituluetan, Gipuzkoako herritarren bizimodu digitalaren ezaugarri nagusiak azaltzen dira.

 

Lehen kapituluan ‘Nolakoa da Gipuzkoako herritar digitala?’ galderari erantzuten zaio, modu orokorrean, eta hauek dira konklusio nagusiak:

 

 

 

NOLA NABIGATZEN DUGU?


 

Gipuzkoako herritarren erdiak Internet erabiltzen du eta abiadura handian sartzen da.

Gipuzkoako hamar herritarretatik seik Interneterako konexioa du etxean, eta hauetatik %90ak, konexioak abiadura handiaren bidez egiten ditu, banda zabalaren bidez (ADSL edo kablea).
 
15 urte edo gehiagoko biztanleen %50ek diote Interneten ohiko erabiltzaile direla, hau da, gutxienez astero sartzen dira Internetera.
 
Biztanleen adina murrizten den heinean, Interneten sartzeko tasa handiagotu egiten da: 15 eta 24 urte arteko adin-tartean ia guztiak sartzen dira.

 

Gailu mugigarriak gero eta gehiago erabiltzen dira nabigatzeko. 

Gipuzkoako herritar digitalen erdiak adierazten du Internetera sartu edo posta elektronikoa sarbide mugigarritik kontsultatzen duela, ordenagailu eramangarritik, kable gabeko konexioaren bidez edo beste gailu mugigarri batzuen bidez.
Horien artean, nabarmentzekoak dira telefono mugigarriak eta PDAk eta beste terminal eramangarri batzuk.

 

Interneten erabiltzaile diren sei pertsonetatik batek software librea erabiltzen du.

Software librea, enpresa pribatuen softwarea erostearen alternatiba interesgarri gisa, internauten %17k erabiltzen dute.
   
Aplikazioen artean, Interneteko nabigatzaileak nabarmenetzen dira (bost lagunetatik lauk software librea erabiltzen dute) eta, neurri txikiagoan, birusen aurkako programa libreak eta tresna ofimatikoak (erabiltzaileen erdiak).
 Sistema eragile libreak ez dira hainbeste erabiltzen.

 

Gurasoen kontrolerako sistema informatikoak gero eta ohikoagoak dira.

Internetek informazioa, ezagutza, komunikazioa eta aisialdia eskaintzeko bitarteko gisa eskaintzen dituen onurak ukaezinak diren neurrian, ezagutu eta prebenitu behar diren hainbat arlo ere badaude, eta bereziki, arlo horiek adin txikieneko herritarrei eragiten badie.
   
Hori dela eta, guraso internaturen %73k inguruk seme-alabek Interneten egiten dituzten jarduerak ohikotasunez jarraitzen dituzte.
   
Ehuneko hori %24ra arte jaisten da gurasoen kontrolerako programa edo sistema informatikoren bat aktibatuta dagoenean, bai adin txikikoa zer edukietara sartzen den kontrolatzeko, bai eskainitako nabigazio-denbora kontrolatzeko.

 

 

ZEIN DIRA GURE e-GAITASUNAK?


 

Herritarren gaitasun teknologikoak hobetu egin dira.

Gipuzkoako internauten artean, ia denek dute gaitasuna Interneteko oinarrizko jarduerak egiteko, esaterako informazio bilatzeko bilatzaileen bidez edo erantsitako fitxategiak dituzten posta elektronikoak bidaltzeko.
   
Hala ere, txatetan, foroetan eta blogetan parte hartzea, esaterako, edo filmak, musika edo beste fitxategi batzuk deskargatzeko truke-plataformak erabiltzea ere internauten artean zabalduta dauden gaitasunak dira; izan ere, internauten %79ek inguruk adierazi dute gai direla horiek egiteko.
   
Beste jarduera konplexuago batzuk, webgune espezifikoetan edukiak igotzea edo zintzilikatzea (bideoak, aurkezpenak, argazkiak, ezagutza eta abar) fitxategiak partekatzeko, edota Internet bidez telefono-deiak egitea, edo webguneek sortze bera internauten artean ez dira gaitasun hain ohikoak.
   
Internet erabiltzeko norberaren gaitasunetan trebakuntza izateaz gain, Gipuzkoako herritarren %40k adierazi du azken hiru hilabeteetan Internet trebakuntzako edo ikaskuntzako helburuarekin erabili duela.

 

YouTube, gehien bisitatutako 2.0 plataforma

Herritar digitalen %16k nahiko sarri  parte hartzen du komunitate birtual, sare sozial, web, foro edo blogen batean.
 
Zehatzago, gehien bisitatutako 2.0 aplikazio espezifikoenei dagokionez, gehienez (%84) adierazi dute azken hilabetean YouTube erabili dutela internet bidez bideoak partekatzeko web plataforma.
 
Facebook ere (lagunak, familia artekoak eta inguruneko beste lagun batzuk harremanetan jartzen dituen sare soziala) internauten %41ek aurkeratu dute.
 
Tuenti, Facebooken antzekoa, baina jatorri espainiarrekoak eta nerabeei zuzendutakoa, sare sozialak erabili ohi dituzten internauten %38k erabiltzen dute.
 
Myspace, aurreko bien antzeko sare soziala, baina musika-gaietan espezializatutakoa, 2.0 erabiltzaileen %22k erabiltzen dute.
 
Eta Flickr, sare sozialen beste adibide argi bat, kasu honetan argazkiak eta irudiak partekatzeko, herritarren %15ek aipatu dute.

 

 

ZERTARAKO ERABILTZEN DUGU INTERNET?


 

Internauten laurdenak adierazi du, oro har, komunikabideen webguneak erabiltzen dituela gehien.

Neurri txikiagoan, Inteneteko informazio-bilatzaileak, kultura-gaietako webguneak, sare sozialak, kiroletakoak, eta bidaietakoak ere aipatu dituzte.

 

Gipuzkoako erakundeen webguneeen artean, onlineko bankuak nabarmantzen dira.

Gipuzkoako erakundeen webguneen balorazioari dagokionez, erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzeko ematen duten laguntzari dagokionez, online banka-zerbitzuen aldeko balorazioa nabarmentzen da.
Jarraian, distantzia handi samarrera bada ere, komunikabideen ingurukoak daude, baita administrazio publikokoak ere.

 

 

ZENBAT ERAGITEN DU INTERNETEK GURE BIZITZAN?


 

Herritar digitalen erdiak dio Internet oinarrizkoa edo garrantzitsua dela eguneroko bizitzari lotutako jarduerak egiteko.

Herritar digitalen erdiak uste du Internet eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak oinarrikoak edo oso garrantsitsuak direla bere bizitzako, eta lanerako, erabilera pertsonalerako edo harremanetarako.
   
Herritar gazteenek (15 eta 34 urte arteakoak), tresna horien erabileran ohituago egonik, jarrera biziagoa agertu dute tresna horiek beren bizitzan duten eraginari dagokionez.
   
Gainera, hiru internautetatik batek Internetek bizitzan eragin nabaria duela adierazi du, eta zaila egingo litzaiokela, ia ezinezkoa, hura gabe zailtasunik gabe bizitzea. Hamar internautatik bakarrak adierazi du Internet gabe berdin-berdin biziko litzatekela.

 

Web 2.0: lagunekin harremanetan egoteko eta zaletasunak partekatzeko tresna egokia.

Gipuzkoako internauten % 65ek adierazi dute 2.0 aplikazioei esker, lagunekin harreman jarraituagoa mantendu ahal izan dutela.
   
Gainera, %45ek zaletasunak partekatzen dituzten beste pertsona batzuk ezagutu dituzte eta %31k adierazi dute Internet bidez lagunen sarea handiagotu egin dela.
   
2.0 webguneen eragina gazteenen artean gehiago ikus daiteke, horiek baitira tresna mota horien erabiltzaile nagusiak (lautik bat, 25 urte baino gutxiagoko gipuzkoarren artean).
   
Hori dela eta, lagunekin, familiakoekin eta inguruneko beste pertsona batzuekin harremanetan modu jarraituagoan egoteko edo haien zaletasunez informazioa jasotzeko 2.0 tresnak (sare sozialak edo komunitate birtualak, esaterako) erabiltzen dituzten gazteen ehuneko altua nabarmentzen da.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE