Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
27. Urteurrena

Kantu batean ospatu dute AGAKO Eguna

Giro polita egon da goizetik gauera arte Arrasateko Gaztetxean. Eguerdian herri bazkaria eta kontzertu txiki bat egin dute, eta gauean hiru taldetako kontzertua. 

 (id: 2489639)

 

Testua, argazkiak eta bideoa: Hasier Larrea / 2018ko apirilak 16, astelehena

 

Pasa den larunbatean AGAKOren urteurreneko egun handia ospatu zen, egun osoko egitaraua lagun. Gaztetxeko kideek bazkari ekologikoa prestatu zuten 80 lagunentzat eguerdian: entsalada, kalabaza purea eta arroza barazkiekin.

 

Kafearen ostean Iraitz Etxaburuk bertsoa bota zuen Gaztetxea eta gazte asanblada bera omentzeko asmoz, Arrasateko bertso eskolaren izenean. Ondoren, Hans, Peio eta Gilen igo ziren oholtzara estilo akustikoan kanta ezagunak jotzeko. Iraitz Agirreren laguntza ere izan zuten abesti batzuetan. Mahaiaren bueltan jarritako gazteak kantu batean aritu ziren tarte honetan, karropoteorako eztarriak prestatzen. 

 (id: 2528406)

 

Gauean hiru taldek osatutako kontzertuaz gozatu zuen publikoak. Antton eta Martin izan ziren lehenak eszenatokira igotzen, besteak beste, Kaxianoren 'Itsaso baten' eta Eskorbutoren hainbat abesti uztartzen zituen errepertorio kuriosoa eskainiz. 

 

Lehen taldea txundigarria izan bazen, bigarrena zeresanik ez. Azken momentuan inprobisatutako musikari gazteek osatutako taldeak barre eta animoak piztu zituen Gaztetxean. Igartzen zen gutxi entseatutako ikuskizuna zela, eta horretxek berak egin zuen euren emanaldia hain autentiko eta ezohikoa. 

 

Azkenik D-Skarga aretxabaletarrak igo ziren tronpetaz osatutako ska estiloko abestiak jotzera. Gazte askoren dantza gogoa eragin zuten, jarrera gartsua erakutsiz kantak jo bitartean.

 

Bai arratsaldean eta bai gauean Altsasuko auziperatuetaz gogoratu ziren gazteak, 'Aurrera Altsasu' kantaren doinuak abestuz.

 

AGAKO eguna amaituta ere, apirileko egitarau mardulak aurrera jarraituko du aste honetan. Lehen hitzordua asteartean izango da, arratsaldeko 18:30ean, 'Trikili-Trakala' fanzine satiriko herrikoiaren inguruko hitzaldiarekin.

 

 (id: 2557482)

 (id: 2575165)

 (id: 2593834)

 (id: 2610220)

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE