Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Diputazioak eta Eskualde Etxeen Federazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute

MONDRABERRI / 2014ko otsailak 25, asteazkena


 

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eskualde Etxeen Federazioak lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo -astelehena- Donostiako Galiziako Etxean. Foru Aldundiaren izenean, Martin Garitano diputatu nagusiak eta Marcos Nanclares Migrazio eta Aniztasuna zuzendariak parte hartu zuten ekitaldian, eta Federazioarenean, Xoxe Vilaboa lehendakariak. Hitzarmenari esker, Federazioak 14.000 euro jasoko ditu aurten. Gogorarazi behar da orain arte 9.000 euro inguru jaso ohi zituela dirulaguntza moduan, eta beraz, % 55 igo dela Aldundiaren ekarpena.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak aniztasunetik ere eraiki nahi du Euskal Herria, herritar guztien kultura eta nortasunekiko errespetua abiapuntu moduan hartuta. Ildo horretatik, erreferentzialtzat jotzen du Eskualde Etxeen Federazioa, eta horregatik sinatu du harekin hitzarmen hau. Federazioak hiru helburutarako erabiliko du dirua: beste herri batzuetatik etorritako herritarrek Gipuzkoari eta Euskal Herriari egindako ekarpena nabarmentzea, lehenik; hainbat jatorritako gipuzkoarren arteko elkar eragina sustatzea, bigarrenik, eta ohiko jarduerak aurrera eramatea, azkenik.  

 

Marcos Nanclares Migrazio eta Aniztasun zuzendariak Federazioak urte osoan Aldundiarekin egiten duen lana nabarmendu zuen atzo: “Jatorri Anitz, Herri Bat dinamikan parte hartzen du oso era aktiboan, eta esan beharra dut lan polita egiten dutela. Zoriondu nahi ditut, beraz, horregatik”.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE