Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

14 urteko neskatila bat koman

14 URTEKO NESKATILA BAT KOMAN

Testua: Gontzal Landa Herbias / 2017ko martxoak 1, asteazkena


Jaiak bere argi-ilunak ditu, eta hori bart gauean agerian geratu da beste behin Monterronen.


14 urteko neskatila bat koma etilikoa sufritu du parke honetan, gaueko 23:00ak inguruan.


Udaltzaingoa bertaratu denean, neskatila lurrean etzanda zegoen eta konbultsioak zeuzkan.


Osasun-zerbitzuei abisua eman ondoren, anbulantzia batek neskatila ospitalera eraman du, alkohol gehiegi edatearen kalteak zituelako.


Testuinguru honetan, badirudi adin txikiko hainbat taldek alkohola lortzen dutela "adinez nagusi" den norbaitek erosten dielako.


Gainera, Arrasaten establezimendu batzuek adin txikikoei alkohola saldu izan dizkiete. Gogora ekarri behar da iaz Udalak denda bati isuna jarri ziola, eta hilabete batez itxita egon behar izan zuela, adin txikikoei alkohola saltzeagatik.

 

 


Erlazionatutako albistea:
3.000 euroko isuna eta denda irailean itxita, adin txikikoei alkohola saltzeagatik
2016ko irailaren 1ean argitaratutako albistea


 


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE