Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Denera 26 langabe kontratatuko ditu Udalak

Herriko langabeek izena eman dezakete Udalak eskainitako lanpostuetarako

Udala eta Lanbide elkarlanean dabiltza, eta aukeratutako pertsonak bideratuko dira udal-zerbitzuetan lan egiteko. "Langabeek interesatzen zaizkion lan-eskaintza guztietako bakoitzean eman beharko du izena", azaldu dute Udaletik.

595.Udalaren.Enplegurako.Programak19 (id: 5911818)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 9, asteazkena

 

Arrasateko Udalaren Enplegu Sustapen Programa, Langabeen Kontratazioak aurkeztu dute udaletxean gaur arratsaldean. Aurkezpenean parte hartu dute, ezkerretik hasita:

  • Marga Garmendia Ginea, Enplegu teknikaria
  • Edurne Unamuno Rodrigo, Enplegu zinegotzia

Lan-kontratazio hauen finantzazioaz Lanbide eta Udala arduratzen dira. Horrela, Udala Arrasateko 26 langabe kontratatuko ditu, eta horietako 5 langabezian diren gazteak izango dira.

 

"Udal-gobernuaren helburua da herriko ekonomia eta enplegua sustatzea -adierazi du Edurne Unamuno Enplegu zinegotziak - hauek, indarberritzearen alde, urratsak ematen jarrai dezaten eta gazteen lan-merkaturatzea bultza ditzaten".

  

Lanpostuen kostua denera 455.676 eurokoa izango da, eta horietatik Lanbidek 327.997 eurokin (%73) finantzatuko ditu eta Udalak 124.680 eurorekin (%27).

 

Lanbideren diru-laguntza 3 deialdira bideratu dira aurten, iaz bideratu bezala. "Hala ere, hau ez da horrela izaten urtero - azaldu du Marga Garmendia Enplegu teknikariak - baina Arrasateko bi urte hauetako langabezia tasaren ondorioz, kontratu gehiago egiteko aukera izan du, eskualdeko beste udalerriekin alderatuta".

 

Egun Arrasateko langabezia-tasa %10'3 ingurukoa da, eta 2018ko abenduaren 31n %10'50koa baino altuagoa zen. Portzentaje hori edo altuagoa duten udalerriei, programa gehiago eskaintzen zaizkie. Aurten Udala hiru deialdi egiten ari da:

  • Enplegua sustatzeko toki ekintzetarako diru-laguntzak
  • Langabezia tasa altuagoa duten udalerrientzako diru-laguntzak
  • Gazteak kontratatzeko diru-laguntzak

Aipatzekoa da hirugarren diru-laguntza horiek Europako Gizarte Funtsatik datozela. Orokorrean, dirulaguntza hauek guztiak "interes orokorreko proiektuetara zuzentzen direla, Udalaren jarduneko proiektu berezietan lan egiteko, maila eta sail ezberdinetan banaturik". Langabeei zuzendutako 26 lanpostuak ondokoak dira:

  • Peoia (elektrikaria)
  • 2 Peoi (lorezaintza)
  • 2 Peoi (Igeltserotza)
  • 2 Igeltsero
  • 2 pintore
  • Baso/erreka taldeburua
  • 3 baso/erreka langile
  • Garabi zerbitzuko 3 laguntzaile
  • Web diseinatzailea
  • 2 administrari laguntzaile
  • 2 administrari
  • 2 delineante
  • Turismo teknikaria
  • Teknikaria
  • Dokumentalista 

Aipatzekoa da goiko lanpostu guztiak lanaldi osokoak direla, Turismo teknikaria izan ezik. Langabeei zuzendutako deialdiari buruzko langabeentzako informazio zabalagoa

 

Gazteak kontratatzeko deialdiari dagokionez, 16 eta 30 urte bitarteko neska-mutilei zuzendurik dago. Gazte langabeei zuzendutako lanpostuak dira:

  • Dokumentalista
  • Teknikaria
  • Administraria
  • Igeltseroa
  • Peoia

Bost lanpostuetatik lauren iraupena 8 hilabetekoa izan da. Gazte langabeentzako informazio zabalagoa

 

Nola eman izena lanpostu hauetarako? "Lanpostu bakoitza lan-eskaintza bat argitaratuko da Lanbideren plataforman, eta Udalak hautaketa-prozesu propio bat egingo du. Langabeek interesatzen zaizkion lan-eskaintza guztietako bakoitzean eman beharko du izena". Izena emateko epea zabalik dago:

  • Gazte langabeendako 5 lanpostuak (urriaren 7tik 14ra zabalik)
  • Programa orokorreko 9 lanpostu (urriaren 12tik 17ra zabalik) 

"Prentsaurrekoa orain egin da orain heldu delako azken programaren ebazpena. Beraz, Udalak orain arte ezin izan du jakin programa guztien zenbateko osoa". Lan-kontratuak martxan jarri behar dira:

  • Azaroaren 30 baino lehen gazte langabetuen kasuan
  • Abenduaren 31 baino lehen gainontzeko pertsonen kasuan

"Batzuetan hautagaiek ez dituzte baldintza guztiak betetzen, eta ondorioz bigarren deialdi bat egin behar izaten da. Bigarren deialdian betebeharrak malguagoak izaten dira, edo eskualdeko beste udalerrietako biztanleei ere zabalik". 

 

Udalak eskainitako lanpostuak zehazten ditu "udal-sail ezberdinetako beharrak ezagutu ostean. Behar horiek urterik urte aldatuz doaz. Ordea, behar estrukturalei dagokienez, plantilako pertsonalak betetzen ditu".

 

Enplegu teknikariak azaldu du lanpostu batzuk "adibidez, programa honen bitartez, azken urteetan lorazain laguntzaile bezala lan egindako pertsona batzuk Udalak zerbitzu honetarako azpikontrataturik duen enpresak kontratatu dituela bere plantilarako. Hau da, udal-zerbitzu batean hasitako langile batek etorkizun laborala izan dezake Udaletik kanpoko enpresa batean".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE