Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txirrindularitza

Dorletako Amako txirrindulari gazteenak Aretxabaletan lehiatu dira asteburuan

 (id: 2357501)Testua eta argazkiak: Dorletako Ama. 2019ko ekainak 5, asteazkena.

 

 

Dorletako Ama Txirrindulari eskolako gazteenek Aretxabaletan izan zuten hitzordua asteburuan.  Egiten zuen beroaren ondorioz,  ibilbide motzagoa egin behar izan zuten txirrindulariek. Hala ere, ur ugariz eta indarrez aurre egin zioten beroari.

 

Alebin eta infantil mailetan Ainhize Lopez de Aretxabaleta eta Gari Arexolaleiba igo ziren podiumera, biak euren kategoriako lehen postuak  lortuz. Eskolako saria infantiletan Karlos Ugartek eskuratu zuen, alebinetan berriz, Unai Ormaetxeak jaso zuen saria.

 

Kadeteak berriz, Zumaian lehiatu ziren. Dorletako Amako Jon Otxoak hartu zuen parte. Sailkapeneko 72. postuan bukatu zuen proba, 1:30:23 denborarekin.

 

 

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE