Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Txalaparta Festa 2018

Ttakun! Ttakun! Txalapartaren soinua Arrasate osoan entzun da

 (id: 2271943)Testua, argazkiak eta bideoak: Marijo Simon. 2018ko uztailak 7, larunbata.


Ttakun Txalaparta Taldeak 25 urte betetzen ditu, eta ospatzeko urtearen zehar hainbat ekitaldi antolatu ditu. Baina gaur egun berezia izan da. Goiz goizetik Txalaparta Festa ospatu dute taldearen kideek eta bat egin duten herritarrek.  


 (id: 2291719)Eguerdi partean txalaparta saio libreak egon dira Herriko plazan. Herritarrek txalaparta jotzeko aukera izan dute. Gehien disfrutatu dutenak haurrak izan dira. Taldeak barra bat jarri du udaletxeko arkupetan, eta pintxoak eta tragoak egon dira salgai. Ondoren, bazkaria egin dute Udalpe elkartean animatu direnek. 30 bat lagun elkartu dira.


 (id: 2309693)Bestalde, arratsaldean txalaparta saioak egon dira, bertsolarien eta albokarien laguntzarekin. Lehenengo saioa Iturriotz tabernaren aurrean izan da. Euria hasi denez, bigarrena Taupa tabernaren ondoan gauzatu da. Jaiari amaiera emateko, Hutsun talde iruindarrak  ‘Txalaparta hutsa’ kontzertua eskaini du Biteri plazan. Taldeko hiru kideek txalapartaren istorioaren zehar ibilbidea egin dute.



Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE