Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Urriaren 8an jarriko da martxan Herrixa Dantzaren ikasturte berria
Ekainera arte guztira 33 saio eskainiko dituzte, iaz bezala, Patxi Montero irakaslearen gidaritzapean. Izen-ematea AED elkartean edota Gazte Bulegoan egin beharra dago.
Isei Barbero / Argazkiak:  MB artxiboa / 2012ko irailak 18, asteartea

 

300 (id: 2360596)Aurreko urteetan bezala, Portaloi elkarteak plazako dantza tradizionalen ikastaroak antolatu ditu 2012-2013 ikasturterako ere.  Ikastaro hauen helburuak ondorengoak dira: dantzan ikastea, Euskal Herriko plazetan ohikoak diren dantzak ikastea eta ondo pasatzea.

 

Ikastaro hauek pertsona helduei zuzenduta daude, hiru mailatan banatuta.  Klaseak astelehenero izango dira, Goikobalu abesbatzaren lokalean -Zerrajera zenaren eraikinean-, ondorengo ordutegiarekin:  1. mailakoak 17:00etatik 18:30etara, 2. mailakoak 18:30ak eta 20:00ak bitartean, eta dantza txokoa delako 20:00etan hasi eta 21:30etan amaituko da.

 

Aurtengo ikastaroa urriaren 8an hasi, eta ekainera arte luzatuko da.  Guztira 33 saio eskainiko dira, iaz bezala, Patxi Montero irakaslearen gidaritzapean.  Izen-ematea AED elkartean edota Gazte bulegoan eman daiteke, 943771228 eta 943252065 telefonoetan, hurrenez urren.  Posta elektronikoz apuntatzeko aukera ere egon badago, aed@aedelkartea.com edo gaztebulegoa@arrasate-mondragon.net helbideetan.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE