Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mondra ekonomikoki laguntzeko lehia Arrasaten

1. mailako Eibar eta Sansek Mondraren alde jokatuko dute

Partidu hau Arrasateko Udalaren eta Eibar Kirol Elkartearen arteko hitzarmenaren ondorioa da.

392.EIBAR-SANSE-MONDRA (id: 5839222)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkiak: Eibar, Reala eta Mondra / 2016ko uztailak 13, asteazkena

 

Arrasateko Udalak eta Eibar Kirol Elkarteak sinatua dute hitzarmen bat talde armaginak Atxabalpen entrena dezan.

 

Akordio horren puntu batek adierazten du Eibarrek partidu bat jokatu behar duela Arrasaten.


Partidu hori uztailaren 22an jokatuko da (hurrengo ostiralean) arratsaldeko 19:00etan, Atxabalpeko zelaian.

 

Bertan, lehen mailako taldea hau Sanseren aurka jokatuko du, ekipoa indartzeko egin berri dituen fitxaketekin.

 

Bestalde, Sansek talde oso polita dauka, kalitate onekoa, 2016/2017an sailkapeneko erditik gora ibiltzeko modukoa.

 

Mondratik gaur azpimarratu dute urtean zehar klub zuri-moreak ez duela laguntza ekonomikoa jasotzeko aukera handirik izaten, eta beraz uztailaren 22koa hitzordu garrantzitsua da.

 

Sarrera 8 eurokoa izango da helduentzat, eta erdia haurrentzat. Lortutako diru gehiena Mondrari laguntzeko izango da, baina klub zuri-moreak zehaztu du "parte bat bideratu beharko dela arbitroen lana eta jokalarien partidu osteko luntxa ordaintzeko".

 

Mondrak otar baten errifa ere prestatu du, zaletuengandik laguntza ekonomikoa lortzeko.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE