Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
San Felipe Apostol elkarteak urteko batzar orokorra ospatu du
Gaurko egunez, elkarlaguntzarako elkarteak 12995 bazkidek osatzen dute. Kideen batazbesteko adina 48.82 urtekoa da.

595 (id: 256335)

 

Maitane Muñoz-2016/01/31

 

Gaur goizean ospatu du San Felipe Apostok elkarlaguntzarako elkarteak urteko batzar orokorra. Momentu honetan, 12995 kidek osatzen dute taldea eta batazbesteko adina 48.82 urtekoa da.

 

Urteko kontuak eta 2016ko aurrenkontuak onartzeaz gain, zuzendaritzaren %50ak aldatu egin da. Elkarteko estatutuek agintzen duten erea, bi urtero juntaren %50a aldatzea beharrezkoa da. Horrela geratu da:

 

Lehendakaria: Juan Jose Pagaldai Uribe

Lehendakari ordea: Isabel Mangana Porteiro

Idazkaria: Jose Ignazio Elorza Gorosabel

Diruzaina: Marisol Murguzur Iraeta

Bokalak: Olatz Arkauz Arana, Jose Luis Garcia Llodio, Juan Ignazio Gruceta, Jabier Isturiz Perez, Mertxe Pie de Hierro Ormaetxea eta Felisa Biteri Errasti. 

Maiorala: Alberto Ojanguren Ugarte. 

 

Zuzendaritzak, San Feliperen webgune berria ere aurkeztu gaurko ekitaldian, komunikazioa hobetzeko eta bazkideei informazio osoagoa eskaintzea du helburu. 

 

 595barru (id: 270861)

 

30 urtetik beherako bazkideak gehiengoa badira ere, 2675 pertsona guztira, Juan Jose Pagaldaik, gazteen bazkidetzaren aldeko kanpana bat martxan jarriko duela aurreratu du. "Urte askotan gurasoek elkarteko kuota ordaintzen dute eta 40 urtera heltzean, seme-alabek elkartea utzi egiten dute". 

 

Bazkide izan nahi duten pertsonen sarrera kuota bere horretan mantentzea erabaki dute eta hauek izango dira: 

 

40 urterarte: sarrera dohan. 

41-45 urte: 300 €

46-50 urte: 487.5 €

51-55 urte: 675 €

56-60 urte: 862.5 €

61-65 urte: 1050 €

66-70 urte: 1237.5 €

71 urtetik gorakoak: 1800 €

 

Bazkide titularrek eta ezkonkideek 45 € ordaindu beharko dituzte urteko eta onuradunek aldiz, 22.5 €

 

San Felipe Apostol elkarteak, hildako bazkideari honako gastuetan lagunduko dio: 

  • Espainiar Estatu barruan hildakoa, hileta gertatzen den tokitik bizi zen edo erroldatua zegoen herrira eramatea.
  • Hildakoari lur emateko arka.
  • Herrian zehar eskelak jartzea.
  • Hildakoen jazte lanak. 
  • Auzitegian egin beharrekoak.
  • Mediku ziurtagiri.
  • Heriotza atzerrian gertatzen denean, fakturak ekarri beharko dira eta gehienez, 3900 euroko laguntza emango da.
  • 750 €-ko dirulaguntza hildako bakoitzagatik.
  • Bazkide batek San Felipe Apostol Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzue uko egin eta beste ehrztetxe batengana joatea erabakiko balu, 600 €ko uko bat eskatzeko eskubidea izango du.

 San Felipe Apsotol Elkarteko webgunera lotura

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE