Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Zerrajerako jardinetan jaso dute aurtengo lehen erlauntza
Monterronen eta Epelen ere beste bi kabi erretiratu dituzte. Gogoraraztea Udaberri hasierako asteak izaten direla aproposenak kabiak kentzeko eta bat ikusi ezkero Udaltzaingoari abisatzea komeni dela (943 252010).
Testua: Ibai Trebiño / Argazkiak: Jose Luis Etxebarria "Porru" / 2016-05-19

Neguan gordeta egon ondoren, udaberrian irtetzen dira eta ugaltzen hasiak dira erlabioak.Erlauntzen aurkako ekimenean koordinatzaile den Jose Luis Etxebarriak "Porru" esan digunez aurtengo lehen kabia kendu dute jada Zerrajerako jardinetan. Baita, "Porru"-k esan digunez Monterronen eta Epelen kabi bana agertu eta berehala kendu dituzte. Hirurak  izan dira etxeko erlabioen afixiak.

 (id: 2336844)Urtero bezala, erlabioen presentziak aurten ere arazoak ekarriko ditu Arrasatera, eta arazoekin batera, erlabioen aurkako borroka eta lana ere. Izan ere, eta joan zen udako datuak baliatuta, Arrasate da Gipuzkoan erlauntz gehien kendu dituen herria

Guztira 77 erlauntz kendu ziren pasa den urtean eta guztira 126 irtenbentzio egin ziren. Gehienak erlabio asiarrarekin erlazionatuta, baita hemengo liztor autoktonoarekin. Aurten ere antzerako kopuruetan ibiltzea espero da.

Horregatik, aste hauek dira aproposenak kabiak kentzeko. Kabi bat ikustekotan Udaltzaingoari abisatzea komeni da (943 25 20 10 edo 092)

      

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE