Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Eguenian eta eguakotxan

Udalako Jaixek Mondraue alaittuko daue datozen egunetan

Jubilatuen omenezko afarixa, kontzertuak, futbolin txapelketia, herri-jolasak,... ospatuko die.

400.Kartela1.2018.UDALAKO-JAIXAK (id: 2302685)

 

400.Kartela2.2018.UDALAKO-JAIXAK (id: 2322013)


Kartela: Antolatzailliak / Testua: mondraberri.eus / 2018ko agustuan 31, martizena

Abuztuaren 2xan, eguenean, hau da, San Esteban bezperan, hitzaldi jakingarrixa eskainiko da:

'Udalatx Arrasateko altxorraren historia. Mendi bat baino askoz gehiago' izenburua izengo dau. Ugutz Basauri Gamboa geologoak emungo dau, Ingurugiro Eskolan.

Gero, 20:30xak aldera, jubilatuen omenezko afarixa ospatuko da Uxarte, eta 22:00etatik aurrera erromeria izengo da JaviSound-ekin.

Eguakotxan, San Estaben egunien, ohitturari jarraituta, meza nagusia esango da 11:00etan, koruak lagunduta.

Ondoren luntx goxua ospatuko da Udalaitz-Azpi soziedadian, eta 12:00xetatik aurrera triki-poteua abiatuko da.

Atsaldeko 16:00retan mus txapelketa hasiko da Uxarten, eta onenek saria irabaziko daue. 16:30ean herri-jolasak izengo dira: sokatira eta koxkol bilketa, gazte nahiz helduendako.

Inddarrak berreskuratzeko, 17:30ean txokolatadia ingo dau, eta 18:00etan Gorriti bere abereekin ibiliko da.

Futbolin txapelketa 19:15ean jokatuko da, bikoteka, Larrinetxen, eta onenek saria irabaziko daue.

Atsaldeko 20:00etan Mondraue-Atxabaltako Wood Strings taldiak kontzertua emungo dau, eta gauza bera ingo dau 22:00etan The Owl Project-ek.

Musika barra-barra izango da 23:30ean dj festa ospatuko dalako, Dj Ikimuri-rekin. Hortan, ekitaldi pilo bat izango dira Udala auzuan, ondo pasau!

 

595.Udalako.Jaixak (id: 2619292)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE