Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Plantila handitzearen egokitasuna aztertzen gabiltza''

Udaltzaingoak 810 lan egin ditu uztailetik, tartean 12 atxiloketa

Udaltzaingoak eta Udalak jakitera eman dute esku-hartze ohikoenak abereekin zerikusia izan dutela. Orokorrean kopuruak "ohiko batez bestekoarenak antzekoak dira". Udaltzaingoko plantilla, suzko armak, herritarren kolaborazioa,... ere hizpide izan dituzte.

590.Udaltzaingoa.Udala (id: 5839639)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 1, asteartea

 

Maria Ubarretxena alkateak adierazi du gaurko prentsaurrekoaren helburua "Udaltzaingoaren lana agerian jartzea dela".


Era berean, adierazi du "Udalak asmo duela horrelako agerraldiak urtean zehar hainbatetan egitea, ikusi baitugu jakinmin bat dagoela Udaltzaingoaren lanaren inguruan".


Prentsaurrekoko datuak udal-webguneko gardentasun atarian jarriko dira, hau da, "Udaltzaingoaren datuak ezagutzera emango dira, datuak eguneratuz. Udaleko informatikariak badabiltza atala sortzen, eta urrian prest izango da".

 

Prentsaurrekoan jakinarazitako datuak uztailaren 1etik irailaren 26ra artekoak dira. Guztira Udaltzaingoak 365 esku-hartze egin ditu denbora tarte honetan.


Udaltzaingoak egiten dituen lanei, ekintzei "nobedade" deitzen diote, eta denera 810 nobedade egin ditu azken bi hilabeteetan. Nobedadeak herritarrenganako gertuko lanak dira":
  • Herritarren telefono deiak jaso
  • Herritar bati lagundu
  • Piboteak zabaldu
  • ...
810 nobedade horietatik 365 esku-hartzeak izan dira, eta "esku-hartze ohikoenak izan dira":
  • Animaliekin zerikusia dutenak (56 esku-hartze)
  • Zaurituak eta erorikoak kalean (43)
  • Zaratak (34)
  • Eztabaidak edo liskarrak (29)
  • Dokumentazio galera (24)
  • Lapurretak (15)
  • Kalte materialak (13)
  • Lesioak (9)
  • Trafikoko positiboen ondoriozko atxiloketak (9)
  • Jaietan eta kiro-ekintzetan laguntzea (7)
  • Ingurugiro arazoak (7)
  • Lapurreten ondoriozko atxiloketak (4)
  • Lesioen ondoriozko atxiloketak (3)
  • Tabernen zarataren ondoriozko salaketak (3)
  • Ertzaintzaren aurkako atentatu batzuk
  • Pertsonen desagerpena (1)
  • Drogak (1)
  • Bilaketa-agindua (1)
  • Ebazpena (1)
  • Arma kalean eramatea (1)
  • ...
Goian aipatutako esku-hartzeak 3 motatakoak izan daitezke: administratiboak, segurtasunekoak eta trafikoarenak. 

Udaltzainburuak, Zigor Andinok, azaldu du bi estatistika ezberdin daudela: "Nobedadeak eta esku-hartzeak alde batetik, eta gurekin jarritako salaketak, beste alde batetik". 

Azken bi hilabateetako nobedade eta esku-hartze kopurua "normaltasun baten barruan daude, izan ere, ohiko batez bestearen antzekoa da". 
 
Udaltzaingoan jarritako salaketen kopuruari dagokionez "beherakada handia izan da, esku-hartze ugari Ertzaintzaren esku uzten direlako, gure protokoloari eta gure akordioei jarraituz". Adibidez lapurreta kopuruak:
  • Uztailean 1
  • Abuztuan 4
  • Irailean 5
Iruzurrei dagokienean, "Internet bidez egin ohi direnez, horiek ez dira gure nobedadeetan agertuko. 12 iruzurren berri izan dugu azken bi hilabeteetan. Iruzur egiteko kontu korrontea edo kreditu txartela lortzen dituzte".
 
Iruzurren ondoriozko salaketa eta ondorengo interbentzioa "Udaltzaingoan egin daitezke euren osotasunean, edo Udaltzaingoan hasi eta ondoren Ertzaintzaren esku geratu".
Udaltzaingoak bere datuak "Eusko Jaurlaritzarekin partekatzen ditu".
 
Trafikoari dagokionez, goian aipatutako 9 inputazioez gain, 27 zauritu gabeko istriputan esku hartu du Udaltzaingoak, eta zaurituak izandako 7 istriputan. Denera, trafikoaren zerikusia izandako esku-hartzeak 50 izan dira.
 
Epaitegiak jakinarazitako 8 eginbehar gauzatu ditu Udaltzaingoak, eta "beste 10 beste Polizia batzurekin elkarlanean. Kopuru hauek jakinarazpen formalak dira, baina informalak askoz gehiago dira".
 
Prentsaurrekoan Udaltzaingoaren lanaren berri eman dute "askotan badirelako udaltzainen lanaren inguruko gaizki-ulertuak".
 
Alkateak adierazi du "Udaltzaingoaren lana ez dela makala, eta esku-hartze gehienak administrtiboak direla. Guretzat segurtasuna lehentasuna da, baina hortaz gain, Udaltzaingoak beste gai batzuetan ere lanean dihardu".
 
Animaliak:
 
Animaliekin zerikusia duten 56 esku-hartzeetatik "ohikoenak dira txakurrekin (txakurren desagerpenak, kexak,...) eta listor asiarrarekin zerikusia dutenak. %98 inguru. Askoz gutxiago dira katuekin, arratoiekin,... zerikusia dutenak".
 
Udaltzainburuak ezagutzera eman du "udaltzainok txosten ugari Udaleko beste alor batzuentzat egiten ditugula, Hirigintzarako, OZMArako, Ingurumenerako,...".
 
Zaratak:
 
"Gehienetan bizilagunen arteko arazoak dira". "Taberna batzuen ordutegiak eta zaratak eragindakoak ere".
 
Jaiei eta kirol-ekitaldiei laguntzea:
 
"Ekitaldiak egin ahal izateko, ekitaldietako antolatzaileekin elkartzen gara, eta adibidez trafikoarekin zerikusia duten esku-hartzeak egiten ditugu, piboteak ireki esaterako. Baita jaietan sortzen diren ondorioi buruzkoak ere".
 
Ingurugiroa:
 
"Errekara egindako isurketak, erortzear dauden zuhaitzak,... Orokorrean herritarrek gure lanarekiko konfiantza handia dute, askotan deitzen gaituzte gai askoren inguruan. Konfiantza hori eskertzekoa da".
 
Desagertutako pertsonak:
 
"Uztailean adineko pertsona bat desagertu zen, baina onik agertu zen. Horrelakoetan desagertutako pertsonak adinekoak edo ume txikiak dira".
 
Zaurituak edo gaixo:
 
"Kalean estropezu egin zirelako, etxean gaixo zeudelako,... Guk holakoetan anbulantziari deitzen diogu eta bertaratzen gara laguntza ematera".
 
Lapurretak:
 
Lapurretak (biolentzia erabiliz) eta ebazpenak (biolentzia barik) ezberdintzen dira. Lapurretak 15 izan ziren eta ebazpenak 1. "Etxebizitzetan ia ez dira egin, eta gehienak komertzioetan edo kalean oinezkoei egindakoak, atrakoak".
 
Udaltzaingoak ebazpen baten inguruko esku-hartzea egin du, eta ebazpenen ondoriozko 11 salaketa aurkeztu dira Udaltzaingoan.
 
Liskarrak:
 
"Askotan zaila da liskarra eta eztabaida ezberdintzea. Tonuaren arabera, indarkeriaren arabera,... bata edo bestea izan daiteke. Horrelakoetan eraso fisikoa egoten bada, lesio kontsideratzen dugu".
 
Lesioak:
 
9 lesio zenbatu ditu Udaltzaingoak.
 
Emakumeen aurkako erasoak:
 
Eraso hauen inguruko daturik ez dute eman. "Hori Emakume Txokoari dagokio gehien bat" adierazi dute Udalak eta Udaltzaingoak.

 

Atxiloketak:

 

Denera 12 atxiloketa egin ditu, lapurreten ondorioz, epaitegiak jakinarazitako bilaketa-agindu baten ondorioz, lesioen ondorioz, trafikoko alkoholemien eta droga proben ondorioz,...

 

 

Udaltzaingoaren plantila:

 

Udaltzaingoaren plantilla gaur egun 30 udaltzainek, udaltzainburu 1 eta koordinatzaile-azpiofizial 1. Hau da, "32 dira administrariak kontuan hartu barik. RPTan 35 daude".
Alkateak jakitera eman du "plantilla handiatzearen egokitasuna aztertzen ari garela, mahai gainean dugu. Ez dago soilik gure esku, Administrazioko erreposizio tasa kontuan hartu behar da".


Balizko igoera beharrezkoa da "bajak, aitatasun-bajak,.. izaten direlako, eta beraz horiek kubritu behar dira. Guretzat balizko igoera lehentasunezkoa da".

 

Udaltzainburuaren prozesua "martxan dago, baina Administrazioko prozesuak luzeak izan ohi dira. Sindikatu batek errekurtso bat jarri du, eta horrek prozesua moteltzen du".

Egun, jarduneko udaltzainburua Zigor Andino da, "aurreko udaltzainburuak, Amaia Frontaurak hemen eszedentzia eskatu Durangon udaltzainburu aritzeko", alkateak azaldu bezala. 

 

Beraz, Udalak bi kargu bete beharko ditu: udaltzainburu eta udaltzainburu-orde.

Udaltzain bezala lan egiteko, "behar bezalako prestaketa izateko, udaltzain izateko bi urteko prozesua behar da": 

  • 6-7 azterketako oposaketa prestatzea eta gainditzea
  • 7-8 hilabeteko formakuntza Arkautin
  • Urtebeteko praktika 

Beraz, "edozein ezin du udaltzain izan, eta ia bi urte behar dira pertsona bat udaltzain bezala kontratatzea posible izateko". 

 

 

Suzko armak: 

 

Legebiltzarrak ekainean onartu zuen Poliziaren Lege berria, eta horrek behartzen ditu udaltzainak suzko armak eramatera, behintzat egoera arriskutsuetan.

 

Hala ere, "baliteke legea Konstituzionalean errekurritzea, Nafarroan onartutako legea errekurrituta dago, beraz, momentuz nahiko saltsa dago gai horretan", adierazi du alkateak.

 

Hortaz gain, lege hori, azkenean aplikatuko bada, "laguntzaile figura onartzen du, orain ez dagoena. Autoritate bat izango litzateke baina Polizia barruan egon barik. Kargu horrek adibidez trafikoa zuzendu ahalko luke, nolabait lehengo alguazilaren funtzioak beteko lituzke".

 

"Jakin badakigu udalerri batzuetan figura hori erabiliko dutela. Legea indarrean jarriko bada, berritasun ugari ekarriko lituzke. Arrasateko Udala EUDELen eskutik aplikatuko du legea. Izan ere, errekurtsoak tartean izatean, oso garrantzitsua da udal guztiek berdin jokatzea".

 

Beraz, "Arrasateko Udala EUDELek erabakiko duenaren zain gaude, bere jarraibideak jarraitzeko. Izan ere, legeak ez du zehazten udaltzainek zein egoeratan eraman beharko duten suzko arma eta zein egoeratan ez". 

 

Udaltzainburuaren hitzetan, suzko arma "beste baliabide bat baino ez da. Nik gerrikoan hori eramateak ez du nire laneko jarrera aldatuko. Erreminta oso sensiblea da, eta erabiltzeko gure ardura dugu".

 

"Lasaitasunerako dei bat egin gura nuke: erabakia ez da pentsatu barik hartuko, izan ere, jarraibide batzuk, ikastaro batzuk,... beteko dira gauzak ondo eginda".

 

"Udaltzainok ikusten badugu pistola beharrezkoa dugula, etorkizunean eramango dugu, baina erreminta bat baino gehiago ez da".

 

Alkateak jakitera eman du "momentuz Arrasateko Udaltzaingoak ez du suzko armarik eramango. Aurreko legealdian landu genuen, eta ez zen adostasunik izan. Hemendik aurrera ere, adostasunik egon ezean, udaltzainek ez dute suzko armarik eramango".

 

 

"Lan arriskutsua" 

 

"Diotenez, udaltzainek kotxean paseatzen ibiltzen gara baina datuek erakusten dute parte hartzen dugula egoera arriskutsuetan: liskarretan, lapurretetan, atxiloketetan, armak dauden egoeretan,...".

 

"Gure laneko arazoetako bat da batzuetan ezberdinak izaten direla guri telefono-deian (abisuan) esaten digutena eta benetan gertaturikoa. Adibidez, abisatu digute pertsona bat kalean botata dagoela, eta gero gu hara bertaratzean ikusten dugu pertsona horrek labana bat duela".

 

Hau da, "udaltzainek aldi berean badakite gutxi gorabehera zein den egoera baina ez dakite ziur. Arriskuak batzuetan ez dira agerikoak".

 

"Noizbait abisatu ziguten borroka bi pertsonen artekoa zela, baina bertaratzean 16 ari ziren borroka horretan. Ahalik eta material gehiena ekartzen ari gara udaltzainek ahalik eta segurtasun handienaz lan egin dezaten".

 

Zentzu honetan, "gure plantila handitzea oso garrantzitsua da, eta guk horretan ere lanean dihardugu". 

 

 

Herritarren kolaborazioa

 

"Adibidez lapurretak egiten direnean, apurketak egin ohi dira, eta horrelakoetan benetan eskertuko genuke gu abisatzea, Ertzaintzari eta SOS Deiei".


Udaltzainburuak jakitera eman du "Arrasateko kriminalitate-indizea Euskal Autonomia Erkidegoko indizearekin alderatuta txikia dela". "Gu ahaleginduko gara kriminalitatea 0 izatea".


Herritarrak lapurreta edo bestelako gertakari bat ikustean eta Udaltzaingoari deitzen "ez da beharrezkoa bere izena esatea, anonimoak onartzen ditugu. Telefonoa da: 943 25 20 10".

 

Udalak prentsaurrekoan jakitera eman du gaur goizaldean lapurreta izan dela Ziorlako Jubilatuen Etxean, leiho bat apurtuz: "Baditugu susmagarriak eta ikertzen dihardugu".

 

Maritxu Kajoi ostiralean ospatuko denez, Udaltzaingoak hainbat aholku eman ditu:

  • Mobila aurreko sakelean eramatea
  • Karterak ere aurreko sakelean eramatea
  • Poltsa aparte ez uztea
  • ...

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE