Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
EGIN JAUZI ETA BIHURTU MINTZALAGUN!!

Aurten ere Debagoienean mintzapraktika programa martxan jarri da

Nerea Zugasti, Arrasateko Zaharberri egitasmoaren koordinatzaileak eta Maitane Arizabaleta, Bergarako Berriketan egitasmoaren koordinatzaileak aurkeztu dute programa berria.

 (id: 2215946)Testua, bideoa eta argazkiak: Mintzapraktika egitasmoa. 2018ko urriak 9, asteartea.


Ezagutzatik erabilerara pausua emateko asko izaten dira berbalagunek izaten dituzten oztopo edo zailtasunak. Konfiantza gutxi euren buruarengan, nire euskara ez da perfektua, aurrekoak pazientzia gutxi dauka nirekin, zuzenketa asko egiten dizkidate... Berbetan, Barriketan, Zahar berri, Berriketan eta honelako egitasmoak oso eraginkorrak izaten dira zailtasun hauei aurre egin eta egunerokotasunean urrats berriak emateko. Egitasmo hauen helburua, besteak beste, erabilera sustatu eta euskara erabiltzeko aukerak eskaintzea da. Euskara praktikatuz jariotasuna eta segurtasuna lortzen baita euskaraz egiteko ohitura poliki-poliki errotuz.


Dezente dira euskara praktikatu nahi dutenen motibazioak: ikasitako praktikan jartzea, galdutako ohitura berreskuratzea, euskarazko giroa eta jendea ezagutzea....


Programa hauen bitartez taldean astean ordubetez euskaraz hitz egiteaz gain, euskalduntze bidean pertsona horren inguru hurbilak eta harreman informalek sekulako eragina dute pertsona hauek hiztun hobeak izan daitezen. Komunikazio informal hauetan lortzen baita hizkuntza bat hitz egiteko erraztasuna, segurtasuna eta ohitura finkatzea.

 

Honen harira, euskaraz hitz egiteko aukera guztiak aprobetxatu behar dira, hizkuntza bat ikasteko modurik onena praktikatzea baita. Akatsik gabe hitz egitea, denbora eta ariketa eskatzen duen prozesu naturala baita.


Baina euskararen normalizazioan euskararen erabilera ziurtatzea ez da bakarrik euskara praktikatzeko beharra denaren ardura, gizarte osoaren erantzukizuna baizik. Beraz guztioi dagokigu altxor hau zaindu eta ondorengoei transmititzea.


Laburtuz, egitasmo hauetan parte hartzera gonbidatzen dugu ikasle, gazte, irakasle, aiton-amona, guraso, langile, langabetu eta orohar bere buruari erronka txiki bat jarri nahi dion herritar oro, denon artean posible baita hizkuntza komunitatea indartu eta egonkortzea.

 

Etxetik kalera bi jauzitan salto egiteko aukera eskaintzen dute mintzapraktika egitasmoek: etxeko bakardadetik taldeko girora lehendabizi eta, taldeko konplizitateaz, kaleko erabilerara gero. Euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean arituko zara zure herri edo eskualdean bertan!


NOLA PARTE HARTU ?


Gaur egun Mintzalagunen sarea 6000 pertsonak baino gehiagok osatzen dute; haietarik 1200 bidelagunak dira. Guztira Euskal Herrian 1000 taldetik gora daude martxan. Astero 120 herritan elkartzen dira elkarrekin euskaraz egiteko. Debagoinenan 200 lagunetik gora parte hartzen du Mintzapraktika egitasmoan. Mintzapraktikan izena emateko aukera eta informazioa herri edo eskualdeko euskara elkartean, euskaltegian, Udalean edo www.mintzalaguna.eus gunean duzu eskura.


PARTE HARTZEKO BALDINTZA: euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.

Partaide izan nahi duenak edo informazio gehiago nahi duenak antolatzaile garen erakunde hauetakoren batera jo dezake:


Arrasaten, AED elkartea, 943 77 12 28 / zaharberri@aedelkartea.eus (Nerea Zugasti)

 

Bergaran, Jardun euskara elkartea, 943763661/605712469 jardunkultura@topagunea.com (Maitane Arizabaleta)´

 

Aretxabaletan, Loramendi elkartea, 943 77 09 70 / auzoko@loramendielkartea.eus (Nerea Zubillaga)

 

Eskoriatzan, Udala 943 71 46 88 / euskara@eskoriatza.eus (euskera teknikariarena)

edo berbalagunak@gmail.com (pertsonala) (Iratxe Arrese)

 

 

Elgetan, Berbetan 688 648 041 /berbetan@elgeta.eus (Geaxi Ezpeleta)


Beraz, ANIMATU!! Astean ordubete atsegina, lagun giroan pasatzeko beste modu bat duzue eta!!



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE