Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekainaren 9an ospatuko da martxa

AibA!n parte hartzeko aurretiko izen-ematea ireki da gaur

Besaide elkarteak antolaturik, ohiko bi ibilbideak daude aukeran: Mari 41 kilometrokoa eta Azpiko 34 kilometrokoa.

595.Aiba.17 (id: 7719022)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko apirilak 8, astelehena

 

Besaide Mendizale Elkarteak antolaturik, bi urtero legez, badator AibA! mendi martxa (Aramaio Ibarrari Bira Arrasateti).

 

Gaur, apirilaren 8an, ireki egin da aurretiko izen-ematea, eta maiatzaren 30ean itxiko da, kirolprobak.com webgunean.

 

Gehienez 500 mendizalek parte hartu ahalko dute. Federatuentzako prezioa 13 eurokoa izango da, eta ez-federatuentzat 18 eurokoa. Ohi denez, parte-hartzaileek bi ibilbide dituzte aukeran:

  • Mari ibilbidea: 41 kilometro (Udalatx eta Anbotora igotzen da)
  • Azpiko ibilbidea: 34 kilometro (Udalatx eta Anbotora igo barik)

Bi ibilbideen igoera metatuak, hurrenez hurren, 2.937 eta 2.134 metrokoak dira. Ibilbidea Biteri plazatik abiatuko da goizeko 7:00etan, eta martxa egin ostean, enparantza berean amaituko da. Dutxak erabili ahalko dira Uarkape pilotalekuan.

 

Ibilbide luzearen mapa

 

Ibilbide motzaren mapa

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE