Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Oxel Vazquez aretxabaletarrak ere parte hartu du

Zilarrezko domina lortu du Iosu Madinabeitiak Toledon

Saioako karatelariek bi kategoria ezberdinetan parte hartu dute asteburu hontan

Testua: Iker Murillo / Argazkiak:  Saioa Karate Taldea / 2019ko urriak 21, astelehena

 

Larunbatean Saioako karatelariak Toledo-ko ‘V. trofeo internacional Villa de Mora’-n parte hartu dute. Taldeko kidea den Iosu Madinabeitia, gizonezkoen Kumite junior -55kg. Kategorian zilarrezko domina lortu du. 4-2 irabazi behar izan du finalean helburua lortzeko. Honela azaltzen du Saioa Karate Taldekoa den Carlos Sanchez: finala nahiko berdindua egon da ia denbora guztian. Arbitroaren zenbait erabakirekin ez gaude oso adoz baina hala ere pozik gaude emaitzarekin.

 

(id: 2314711) 

Oxel Vazquez (UDA Aretxabaleta taldeko kidea), parte hartu du baita ere asteburu hontako txapelketan. Oxelek gizonezkoen Kumite senior -60kg kategorian parte hartu du eta nahiz eta borroka oso ona egin, ez du lortu zilarrik: “Txapelketako borrokarik onenetarikoa egin du Oxelek. 2-2 berdindu ostean epaiek aurakalariari eman zioten garaipena”.

Hala ere, asteburuaren emaitza positibotzat eman dute kirol taldetik: “Experientzia guzti hauek hobetzen laguntzen gaituzte. Gero eta emaitza hobeak lortzea espero dugu etorkizunean”.

 

(id: 2245983)

 

(id: 2268548)

 

(id: 2297543)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE