Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
HIRI FEMINISTAK ERAIKITZEKO ERRONKA
Eva Abuinen iritzi artikulua.

120.Eva.Abuin (id: 2151716)

 

Testua: Eva Abuin / Argazkia: MB Artxiboa / 2018ko maiatzak 17, osteguna


Apirileko Udalbatzan Arrasateko Mugikortasun Plana onartu zen aho batez.


Hilabetetako prozesuaren mugarri, partaidetza prozesu bat bitartean, non Arrasateko auzokide ugarik parte hartu zuten. Planaren ildo nagusiekin ados egon eta landu ditugu bai herritarrekin partaidetza prozesuan, baita talde politikoekin Hirigintza Batzordetan ere.


Hala ere, alegazio bat aurkeztu nuen, planaren lanketan ez baitzen genero ikuspegia kontuan hartu.


Herri feministak eraikitzeak arlo ugaritan genero ikuspegia txertatzea behar izaten du, era zeharlerroko batean politika publikoetan atxikituz. Berdintasun, Gizarte Zerbitzu, Gazteria, Kultura, Kirola, ... sailetan landu behar den bezala, Hirigintza eta Mugikortasun sailetan ere kontuan hartu eta inplementatu behar dira ikuspegi feministak. Herriko zerbitzu eta kaleen erabilerak ez dira berdinak denontzat, klase, adin, jatorri eta hainbat ardatzek eragina dute, eta genero ardatza ez da atzean gelditzen; guztiz kontrakoa, ardatz garrantzitsuenetakoa da. Sexu banaketak erpin askotan ditu erroak, lan produktibo eta zaintzetan batez ere. Garraio publikoko erabiltzaileen artean emakumezkoak dira gehienak, adin nagusikoak eta migratzaileak batik bat. Umeen eta nagusien zaintzak dakartzan eginbeharrak ere emakumezkoen bizkar jartzen dira gehien bat, kaleen egitura eta erabilerak honetan duten eraginarekin. Kalean seguru eta lasai ibiltzeko, festa egunetan edo gauez adibidez, puntu beltzak deituriko esparruak murriztea ere kontuan hartu beharra dago, guztiontzat herri seguru bat eraikitzeko.


Ikus dezakegunez, mukigortasunaren gaian biztanleriaren %50en bizi baldintzak ez dira historikoki kontuan hartu, eta hau konpontzeko atea irekitzea proposatu genuen Mugikortasun Planeko alegazioaren bitartez. Planeko esku-hartze bakoitzean genero ikuspuntuaren aldetik ekintza zehatzak eskatu genituen. Gure eskaerak guztiz bete ez ziren arren, Planean bertan idatzita jasotzen da esku-hartze bakoitzean kontuan hartuko dela genero ikuspegia.


Esan genuenez, hau berez ez da berme bat, eta kasu bakoitzean argi ibili beharko gara genero ikuspegia txertatu dadin, baina aipamenak konpromiso politiko baten borondatea islatzen du. Atea zabaldu da azkenik, eta emakumezkoen behar eta baldintzak ikuskatzen hasi dira udalgintzan. Behin irekita, lehengo harria jarri ondoren hiri feminista eraikitzeko erronka daukagu, eta bideari jarraitzea dagokigu ordezkari politiko guztiei.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE