Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Martzel Vicario 7. da sailkapen orokorrean

Haizea Osesek zilarrezko domina lortu du Espainiako Kopan

Eskalatzaile arrasatearrek eta debagoiendarrek emaitza nabarmenak lortu dituzte Madrilen.

595.Esp.Kopa.18.Madril.2.DEBAGOIENEKO-ESKALATZAILEAK (id: 6920868)


Argazkiak: Debagoieneko Eskalatzaileak / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2018ko azaroak 8, osteguna


Estatu espainiarreko eskaladako kopa txapelketaren Zailtasun modalitateko hirugarren froga jokatu egin zen asteburuan Madrilen.


Debagoieneko Eskatzaileek, Euskadiko Selekzioarekin, emaitza nabarmenak lortu zituzten, esate baterako 16 urtez azpiko kategorian:


30 lehiakideen artean, Haizea Oses arrasatearrak zilarrezko domina lortu zuen, eta aipatzekoa da ere Ilia Uriarte oñatiarraren 18. postua.

 

595.Esp.Kopa.18.Madril.1.DEBAGOIENEKO-ESKALATZAILEAK (id: 6944732)
16 urtez azpiko mutilei dagokienean, 39 gazte aritu ziren nor baino nor, eta Martzel Vicario arrasatearrak 12. postua lortu zuen. Finalean sartzear izan zen, finalera 11 parte-hartzaile sailkatu baitziren.


Hala ere, Martzel sailkapen orokorrean zazpigarren da, eta Haizea seigarren. Horrenbestez zorionak!

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE