Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gaur izango da azken eguna izena emateko.
Arrasateko anbulatorioak erretzeari uzteko tailerra antolatu du
Urtarrilaren 15ean hasiko da, eta 5 saio izango ditu.

 (id: 2171813)Testua:  Marijo Simon. Argazkia: CUN. 2019ko urtarrilak 11, ostirala.

 

Arrasateko anbulatorioak erretzeari uzteko tailerra antolatu du.Tailerra urtarrilaren 15ean hasiko da, eta 5 saio izango ditu. Saio bakoitzak 90 minutuko iraupena izango du, eta Debagoieneko ospitaleko Arantzazu gelan egingo dira arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara.

 

Parte hartu nahi duten pertsonek gaur izango dute azken eguna izena emateko Arrasateko anbulatoriora deituz (943 03 52 50).

 

Osasunaren lehen mailako arretako profesionalek martxan jarriko dute tailerra, eta Osasunerako Hezkuntzaren barnean hedatu da. Erabilitako metodologia eta teknikak zehaztasunez egiaztatuak dira. Mila Perez eta Bienve Martin erizainak izango dira terapeutak.

 

Datak:

                        

- 1. saioa: Urtarrilak 15, asteartea.

- 2. saioa: Urtarrilak 22, asteartea.

- 3. saioa: Urtarrilak 29, asteartea.

- 4. saioa: Otsailak 5, asteartea.

- 5. saioa: Otsailak 26, asteartea.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE