Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Liga txapelketa edukiko du jokoan Kanpanzar Arrasatek
Sarrailagileek Irun garaitzen badute Mojategin 2016-2017ko txapeldun berriak izango dira eta, bide batez, 1. Mailarako txartela lortuko dute. Hitzordua igande goizean izango da, 12:00etan hasita, eta klubetik deia luzatzen diete zaleei “zelaira gerturatu eta taldea animatu dezaten”.
Isei Barbero / Argazkiak:  Artxiboa / 2017ko apirilak 20, domeka

 

300 (id: 2323183)Aurtengo hitzordurik garrantzitsuena izango dute asteburu honetan Arrasate Errugbi Taldeko seniorrek, Irunen kontra jokatuko duten lehian denboraldi osoko lana egongo baita jokoan.  Izan ere, Isasiren mutilek Zaisa Txingudi garaitzen badute, Euskal Ligako 2. Mailako txapeldun berriak izango dira eta, bide batez, 1. Mailarako txartela poltsikoratuko dute.  Hitzordua domeka goizean izango da Mojategin, 12:00etan hasita, eta, partiduaren garrantziaz jakitun, Arrasate Errugbi Taldetik deia luzatzen diete zaleei “zelaira gerturatu eta taldea animatu dezaten amestutako helburua lortze aldera”.

 

Kategoriako bi oilarrak izango dira aurrez aurre Mojategin igande goizean:   Kanpanzar Arrasate eta Zaisa Txingudi, bigarren eta lehen sailkatua, hurrenez hurren.  Orain direla bi aste Isasiren mutilek izandako estropezuaren ostean, Elorrion denboraldiko lehenengo porrota jaso zuten sarrailagileek, bi taldeen artean puntu bakarreko aldea dago.  Testuinguru honetan, lehia honetan gailentzen den taldea izango da 2. Mailako txapeldun berria.

 

Bi ekipoak porrot bakarrarekin heltzen dira norgehiagoka erabakigarri honetara.  Esan bezala, Isasiren mutilek Elorrion eman behar izan zuten amore orain direla 15 egun jokatutako azken jardunaldian.  Eta sarrailagileen kontra, hain justu ere, jaso du bigarren fase honetako porrot bakarra Zaisa Txingudik.  Norgehiagoka hura Plaiandin jokatu zen orain dela hilabete eskas, eta bertan Kanpanzar Arrasate 3-25eko emaitzarekin nagusitu zen. 

 

Kontuan eduki beharra dago Irunen zelaia belar naturalekoa dela eta, honenbestez, desabantaila horrekin jokatu arren bere aurkari zuzenaren kontra nagusitzeko gai izan zirela Isasiren mutilak.  Testuinguru honetan, eta aurrekariak ikusita, domeka honetako hitzordurako itxaropentsu egoteko aitzakiak egon badaude, ahalik eta gehiago partidua belar artifizialean jokatuko dela aintzat hartuta, zoru hori askoz ere aproposagoa baita zuri-moreen joko azkar eta dinamikoa garatzeko.

 

Kontuak kontu, goi mailako hitzordua igande honetan Mojategin izango duguna.  Urduritasunak alde batera utzi eta bere jokatzeko era hobeto garatzeko gai den taldeak izango ditu aukera gehien garaipena eskuratu eta, bide batez, txapeldun izateko.  Belar artifizialaz gain, zaleen hauspoa ere izango dute bidelagun lehia honetan Isasiren mutilek.  Horregatik, Arrasate Errugbi Taldeko Zuzendaritzatik deia luzatzen diete behin eta berriz zaleei Mojategira gerturatzeko, “jokalariek berotasun hori asko eskertuko baitute”.

 


ASTEBURUKO PARTIDUAK


 

SENIORRAK

Kanpanzar ART – Zaisa Txingudi                               Igandea 23, 12:00etan

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE