Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Maiatzaren 15ean
IPARRALDERA ABAROAREKIN

 

Testua: Mondraberri / 2013ko apirilaren 29a, astelehena



Abaroak Iparraldera txangoa antolatu du datorren maiatzaren 15 eguaztenerako. Jubilatu elkarteak jakitera eman duenez plana goizean goiz hasiko litzake Arrasaten autobusa hartuta. Oiartzunen hamarretakoa egin ostean Sarako kobak ezagutzeko aukera izango dute jubilatuek eta gero handik Sarako herrira joango dira. Honen ostean bazkaria egingo dute Dantxarineako Kupela sagardotegian, arratsaldean Donostian gelditu eta etxera bueltatu aurretik. Interesa dutenek datorren maiatzaren 7 martizenean eman dezakete izena Abaroa elkartean. Txangorako bi autobus izango dira eta txartelak 30 eurotan salduko dira.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE