Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Lapurretaren uneko irudiak aurkeztu dira epaiketan

Kartzela zigorra edo 6 urteko kanporaketa Muxibarren lapurtzeagatik

Bizkaia etorbideko jatetxe-pizzeriak lapurreta bat jasan zuen orain dela urte eta erdi inguru. Epaiketan frogatu da gizonezkoak arropa berbera zeramala lapurretaren unean eta biharamunean.

595.Muxibarko.Biribila (id: 2595896)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko uztailak 3, asteazkena

 

Muxibar pizzeria-jatetxeak lapurreta bat jasan zuen orain dela urte eta erdi inguru, eta epaiketa berriki egin da.

 

Udaltzaingoak lapurretaren uneko irudiak lortu ahal izan zituen, eta epaiketan frogatu ahal izan da lapur batek gutxienez arropa berbera zeramala lapurreta egitean eta biharamunean. Kapela berbera zeraman jantzita. Auzipetuari beste gertakari batzuetan ere parte hartu izana egotzi izan diote.  

 

Epaileak frogatutzat eman du gizonezko honek lapurreta egin zuela, eta bi zigor nagusi jarri dizkio: urtebete eta hamar hilabeteko kartzela zigorra eta sei urteko kanporatzea espainiar estatutik. Zigortutako pertsona atzerritar jatorrikoa da. 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE