Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Martxoaren 31n jaso zuen saria.
Fagor Ederlan, General Motors-en urteko hornitzaile hautatua
Gipuzkoako kooperatibak berrikuntza teknologiko, kalitate eta zerbitzu ezin hobeari esker Ipar Amerikako konpainiaren onespena jaso du. General Motorsek 6.300 hornitzaile ditu.

 (id: 2116752)Testua eta argazkiak: Fagor Ederlan. 2017ko apirilak 20, osteguna.

 

Fagor Ederlanek joan den martxoaren 31n “2016ko hornitzaile” saria jaso zuen General Motorsen (GM) eskutik. Iparramerikatako automobil ekoizlearen aitorpena jaso du automoziorako osagarri eta modulu hornitzaile gisa Fagor Ederlanek egindako berrikuntza teknologikoaren eta kalitate eta zerbitzuaren izenean. Gainera, aipamen berezia jaso du euskal kooperatibaren Borjako lantegiak.

 

Orlandon (Florida, AEB) egin zen ekitaldian; kudeaketa parametro guztietan eskakizun zorrotzak betez, urtero bikaintasun, berrikuntza eta kalitate nabarmenak lortzen dituzten hornitzaileei ematen zaien sari honen 25. urteurrena ospatzea zen helburua. “Industriako hornitzailerik trebeenak ezagutu eta lankide izateko pribilegioa dugu”, “zuekin dugun elkarlanaren balioaren bidez, gure bezeroek eskatzen duten ibilgailu, zerbitzu eta esperientzia eskainiz jarraituko dugu” izan ziren GMko zuzendariorde Steven Kiefer-ek gidatutako hitzaldiko esaldietako batzuk.  

 

Ekitaldian, GMren 6.300 hornitzaileen artean nabarmengarri ziren 15 herrialdetako 118 enpresa izan ziren. Enpresen erdia baino gehiago aurreko urteetan sarituak izandakoak ziren eta besteak beste, AGM Automotive Magna, Aisin edo Gestamp izan ziren.

 

Fagor Ederlanek eta GMk 40 urte baino gehiago daramate negozio harreman egonkorra mantenduz. Urteko 110 milioi euroko salmenta kopurua du Fagor Ederlanek eta momentuan, GMren galga, esekidura, transmisio, modulu eta ardatzetarako hornitzailea da.

 

Saria Javier Egurcegui Fagor Taldeko Merkatu zuzendariak eta Gumaro Rivera Fagor Ederlan USAko salmenta zuzendariak jaso zuten.

 

Fagor Ederlan Group

 

Fagor Ederlan Group Chassis eta Powertrain lerroetan oinarritzen den automozio liderren hornitzailea da eta produktuaren lerro guztietako konponbide integralak eskaintzen ditu.  Tier 1eko hornitzaile eta ibilgailu ekoizle nagusiak Fagor Ederlanen bezeroak dira; horrek, merkatuko erronka nagusiak partekatzea, ulertzea eta lortzea ahalbidetzen dio, bezero eta merkatuko sail bakoitzaren eskariei konponbide berezia eskainiz.

 

Zerbitzurako joera argi honek taldearen nazioarteko hazkundea lagundu du, Fagor Ederlan hornitzaile global gisa egonkortuz: 20 lantegi eta ekoizpen hitzarmen lortuz sektoreko eskualde nagusietan (Europa, Mercosur, Asia eta Nafta). 3.600 profesional baino gehiago ditu MONDRAGON Korporazioaren barnean; izan ere, berezko izaeraren eta jardueraren oinarrian darama lanpostuen sorrera.

  

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE