Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasateko Udala
Gurutze Gorrira eta DYAra bideratuko da radarren isunekin jasotako dirua
Orain dela 6 hilabete radarra jarri zen Arrasate, eta Udalak gaur egin du lehen ebaluazioa. Bertan Maria Ubarretxena alkatea, Amaia Azpiazu Gizarte Ongizate zinegotzia, Jon Anduaga eta Elena Ibarrondo Gurutze Gorriko ordezkariak eta Jon Ciencillo DYAko ordezkaria egon dira.

 (id: 2104624)Testua eta argazkia: Marijo Simon. 2018ko ekainak 11, asteartea.


Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak hartu du lehenengo hitza, eta azaldu duenez “lehen unetik esan dugu radarren helburua ez dela dirua bakarrik biltzea, baizik eta, jasotako diruarekin erakunde sozialei laguntzea”. Hori dela eta, Gurutze Gorrira eta DYAra bideratuko da radarren isunekin jasotako dirua.


Bestalde, alkateak azkenengo lau urteko istripuen eta harrapaketen datuak eman ditu. “Radarren helburua da datu hauek ekiditea, istripu eta harrapaketa gehienak izaten direlako abiadura gainditzen duten kotxeek eraginda”.

 

 (id: 2150128) 


Radarrak hiru puntan jarri dira azkenengo hilabeteetan: Garibai etorbidean, Uribarri etorbidean eta Araba etorbidean. Lehenengo bi gunetan birritan jarri da radarra, eta lortutako emaitzak aurkeztu ditu Udalak. Araba etorbideko datuak falta dira, bigarren aldiz radarra ez delako jarri. Lortutako diruaren kopurua urtearen bukaera arte ez da ezagutuko.

 

 (id: 2183554) 


Gurutze Gorriko eta DYAko ordezkariak ere bertan egon dira. Elkarte bakoitzak zertan erabiliko du  dirua azaldu du. Jon Anduaga eta Elena Ibarrondo Gurutze Gorriko kideek azaldu dutenez jasotzen duten dirua lau proiektuetara bideratuko dute: egokitutako garraiora, hainbat egoitzekin irteerak egiteko; errefuxiatuen proiektura, Arrasaten 4 etxebizitza daude 17 errefuxiatu daude; eta jostailu kanpainara, ez bakarrik Gabonetan, baita ere, urtebetetzeendako jostailuak erosiz(iaz Arrasaten 110 erabiltzaile egon ziren); eta Bono Sozialera, eskaerak egon ezkero hainbat ordainagiri ordaintzeko.


Bukatzeko, datorren ikasturteari begira Gurutze Gorriak proiektu berri bat jarriko du martxan: eskola arrakasta. Arrasaten burutuz gero, dirua ere proiektu honetan erabiliko da. Baztertzeko arriskuan dauden umeei laguntza akademikoa emateko, eta beharra izan ezkero, beste arlo batzuetan.


Jon Ciencillo DYAko kideak txalotu du Udala izandako iniziatiba. DYAk bi proiektura bideratuko du jasotako dirua: eskoletan RCP eta lehen sorospenak erakusteko proiektura, aurten 2500 gaztek parte hartu dute Gipuzkoa mailan (Herri Eskolan ere egon dira); eta gaixo terminalei azken desioak betetzeko martxan jarri den proiektura, adibidez, bere koadrilarekin txabolan hamaiketakoa egitea nahi zuen ehiztari baten, edota, Hondarribiko hondartzara joan nahi zuen emakume baten kasuak kontatu ditu Ciencillok. Hala ere, babez zibilean lanean jarraituko du DYAk.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE