Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udalak antolatutako bozketan

Makatzenan MuralArt-ek egingo duen muralari buruz bozka daiteke

595.Makatzenako.Hormirudia.1.MURALART (id: 2413216)


Irudiak: MuralArt / Testua: mondraberri.eus / 2018ko abenduak 4, asteartea

 

Makatzenako jolas parkean mural bat margotzeko eskatu dio Arrasateko Udalak Arrasateko MuralArt taldeari eta honek, dagoeneko, prestatu ditu lau proposamen. 4 proposamen horiek mahai gainean edukita, Udalak, herritarren esku utzi nahi du horien artetik zein margotuko den aukeratzea, beraz, orain arrasatearrei dagokie guztien artean gustukoena dutena bozkatzea.

 

595.Makatzenako.Hormirudia.2.MURALART (id: 2430600)
Horretarako, abenduaren 4tik 17ra bitartean (azken hau barne), herrian erroldatuta eta adinez nagusia den arrasatear orok BAZen eta udal webgunean bozkatu ahal izango du, betiere, NAN/AIZ zenbakiarekin izena emanez. Bozka gehien jasotzen dituen proposamena izango da MuralArt taldeak Makatzenako jolas parkean margotuko duen irudia. Margotze lanek 2.964,50 euroko aurrekontua izango dute (BEZ barne).

 

595.Makatzenako.Hormirudia.3.MURALART (id: 2455095)

"Arrasate hobetu eta herri atseginago eta erakargarriagoa bilakatzeko helburuarekin hainbat txokotan aritu da Arrasateko Udala MuralArt herriko muralistekin elkarlanean", esaterako, Otalora eta Olarte arteko eskailera pasabideko paretak, Erguineko Herri Eskolan lurrean margotutako jolasak edota Bedoñabe ikastetxeko fatxada.

 

595.Makatzenako.Hormirudia.4.MURALART (id: 2481856)

Makatzenan bi helbururekin ematen dio jarraipena Udalak elkarlan horri: "Batetik, Arrasate atsegin, koloretsu eta bizi bat egitea eta, bestetik, herriko muralisten lana eta esfortzua balioan jartzea". Amaitzeko, Udalak "herritarrak animatzen ditu bozka bidez gustukoen duten proposamena aukera dezaten".


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE