Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Portaloi elkarteak antolatuta
Plazako dantza tradizionalen ikastaroak egingo dira Arrasaten
Ikastaro hauen helburua da gaur egun Euskal Herriko plazetan egin ohi diren dantza molde guztiak ezagutu eta praktikatzea. Ohi bezala, Patxi Monterok jardungo du irakasle.

 (id: 227743)


Testua: Portaloi elkarteak. Argazkiak: MB Artxiboa. 2019ko irailak 4, asteazkena.  

 

Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: oinarrizko maila, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 7an abiatuta, maiatza bitartean. Izena ematea hil honetan egin beharko da AEDn eta Gazte Bulegoan.

 

Ikastaro hauen helburua da gaur egun Euskal Herriko plazetan egin ohi diren dantza molde guztiak ezagutu eta praktikatzea. Dela gela barruan gozatzeko, astero elkarrekin dantzan, baina batez ere gero edozein plazetan dantzara animatzeko. Ohi bezala, Patxi Monterok jardungo du irakasle.

 

TALDEAK, EGUNA, LEKUA:

 

·  Bi talde: oinarrizko maila (hastapena) eta dantza-txokoa (jarraipena)

·  Hasiera: urriak 7  

·  Iraupena: urria - maiatza (30 saio)

·  Eguna: astelehenetan 

·  Lekua: Kulturate (Loramendi gela)

 

EGITARAUA:

 

·  Lotuan: pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa.

·  Soltean: jota, porrusalda, fandangoa, arin-arina.

·  Jauziak

·  Baztango mutil-dantzak

·  Kontradantzak

·  Ingurutxoak

·  Joko-dantzak

·  Gabotak

·  Braleak

·  Dantzak: Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...

 

AURTEN OINARRIZKO MAILAN: Jauziak, Axuri beltza, Zuberoako bralea, Kontradantzak.

 

INFORMAZIOA / IZENA EMATEA (irailean)

·  AED: 943 77 12 28 / aed@aedelkartea.eus

·  Gazte Bulegoa: 943 25 20 65 / gaztebulegoa@arrasate.eus

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE