Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Lesioen delitua egotzita
GIZONEZKOA ATXILOTUA BERGARAN

Isei Barbero / 2013ko urtarrilak 7, astelehena


 

Ertzaintzak 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo –igandea- Bergaran, beste gizon bati eraso egitea egotzita.  Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, “aurretik inolako probokaziorik egon gabe” atxilotutako gazteak beste gizonezkoari hainbat kolpe eman zizkion aurpegian, horien ondorioz hiru hagin hautsiz, besteak beste.

 

Erasoa goizeko 7:15ak aldera gertatu zen Bergarako erdigunean kokatutako taberna batean.  Biktima beste lagun batekin taberna barruan trago bat hartzen ari zen, eta une horretan  erasotzaileak hainbat ukabilkada eman zizkion aurpegian, baita belaunkada bat buruan.  Ertzaintzak zabaldutako informazioaren arabera, jipoitutako gizona lurretik altxatzerakoan erasotzailea ezagutu zuen, izan ere, hilabete batzuk lehenago antzerako arazoak izan omen zituen berarekin.

 

Erasoa gertatu ostean hainbat pertsonek erasotzailea tabernatik atera zuten, bertan zeuden bezeroak iraintzen ari baitzen.  Biktimak, berriz, larrialdi zerbitzuen laguntza behar izan zuen;  hiru hagin hautsita zituen, ahoa odolez beterik eta baita hainbat hematoma ere.

 

Gertatutakoaren berri izan bezain pronto Ertzaintzaren agenteek erasotzailea atxilotu zuten Bergarako Irizar kale inguruan, lesioen delitua egotzita.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE