Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Europako 33. unibertsitate onena da

Mondragon Unibertsitatea onena da ezagutzaren transferentzian estatu mailan

Mondragon Unibertsitateak bikain kalifikazia jaso du U-Multirank-en rankinean dauden 5 dimensioetako parametro desberdinetan (irakaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioartekotzea eta eskualdeko inguruarekin lotura).
595.GaraiaMU (id: 2300136)
Beheko testua eta argazkia: Mondraberri Unibertsitatea / 2019ko ekainak 6, osteguna
 
Mondragon Unibertsitateak bikain kalifikazia jaso du U-Multirank-en rankinean dauden 5 dimensioetako parametro desberdinetan (irakaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioartekotzea eta eskualdeko inguruarekin lotura). Bereziki aipatzen da ranking honetan, Mondragon Unibertsitateak duen papera ezagutzaren transferentzian non lehenengo postua mantentzen duen estatu mailan eta
eskualdearekin duen konpromisoa. U-Multirank mundu mailako ranking handiena, eta
zehatzena kontsideratzen da.
 
Ezagutzaren transferentziaren dimentsioan, Mondragon Unibertsitateak lehenengo
postua mantendu du estatu mailan eta 4 postu aurreratu ditu Europa mailan 37. Tokitik
33ra pasatuz. Bikain emaitza lortu du industriarekin egilekidetzan, iturri pribatuetatik
datorren finantziazioan ikerketarako, industriarekin batera sortutako patenteetan,
sortutako sin-off-etan eta profesionalentzako prestakuntzatik datozen diru sarreretan.
Eskualdearekin lotura dimentsioan, bikain bezala aipatzen dira eskualdeko
finantziazio iturrietatik datozen diru sarrera kopuruak eta eskualdean lan egiten duten
graduko ikasle ratioak. Gaur egun, langabezia tasa baxuena duen unibertsitatea da
Mondragon Unibertsitatea. Kasu honetan, Unibertsitatea 12. postuan dago Europa
mailan eta bigarrenean estatu mailan.
 
Ikerketan ere bikain azaltzen da Mondragon Unibertsitatea publikazio ratioan eta
ikerketarako kanpo finantziazioaren lorpenetan.

Ikaste-irakaste dimentsioan, balorazio oso onarekin azaltzen da Unibertsitatea ia
parametro guztietan eta aipagarria da master eta gradu ikasketak dagokien garaian
bukatu duten ikasle kopuruaren portzentaia.

Nazioarteko dimentsioan, bikain izan da Mondragon Unibertsitateak jaso duen
balorazioa ikaslegoaren mugikortasunean.
 
U-Multirank

U-Multirank, mundo mailako ranking berriak, bere laugarren edizioa argitaratu du
online formatuan ( www.umulitrank.org ), eta nazioarte mailan unibertsitateen
errendimentua alderatzeko erraminta ezin hobea da.

Edizio honetan, goi mailako 1600 instituziori buruzko informazioa jasotzen da eta
aurreko edizioz-edizio, gorakada egin du erakusten dituen emaitza kopuruan.
Ikerketan jasotzen diren unibertsitateak 95 herrialde desberdinetakoak dira.
Beraz, esan dezakegu, U-Multirank, mundo mailan dagoen rankin-ik handiena dela,
unibertsitateei buruzko informazioa ematen duen sistemarik osatuena dela eta 5
dimentsiotan banatuta, emaitza desberdinei buruzko panorama osoa aurkezten duena
dela: ikas-irakaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa eta eskualdearekin binkulazioa.

U-Multirank- ikus arazten digu, zaila dela unibertsitate bat dimentsio guztietan bikaina
izatea eta bikaintasun hori, unibertsitate desberdinen artean banatuta aurkitzen dela.
Azken batez, munduko unibertsitate “onena” kontzeptua, bilatzen ari garen horren
araberakoa izango da.
  
Frans van Vught irakasle Dokotoreak dioen bezala “Erakundeen %8ak bakarrika
azaltzen du bikaintasuna ia arlo guztietan baina %50a berriz, oso ondo kokatuta azaltzen dira, adierazle batzuetan”. Hau horrela, ikus dezakegu argi eta garbi, unibertsitate batzuek oso onak izanik gauza askotan, arlo zehatzetan, ia unibertsitate gehienak direla onak eta kasu askotan bikainak.
 
Honek, aukera ematen die bai ikasle eta bai enpresei, beraien interesekoak diren gaietan, bikainak diren unibertsitateengana jotzea, bai ikasteko, bai lankidetza proiektuetan aritzeko, bai graduatuak kontratatu ahal izateko.
 
 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE