2012-ko irailak 7, ostirala
Egunero bezala, arrasatear ugari, hau da, Iosu Uribetxeberriaren herrikide ugari, mobilizatu da gaurkoan. Ostirala denez, manifestazioa egin dute.
Herrirak adierazi digu Uribetxeberriak bukatu duela (oraingoz behintzat) erradioterapia tratamendua.
Horrek oso makal utzi du, eta ezin du elikagairik jan, sueroa injektatu diotelarik.
Herrirak azpimarratu du herritar gehiagok mobilizazioetan parte hartzearen garrantzia.
Iosu Uribetxeberria aske utzi arte, egunero kontzentrazioak egiten jarraituko da: Arratsaldeko 19:00etan Herriko plazan.