Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Saskibaloia
Basket Beats Borderseko jokalariek Musakolako kiroldegian entrenatu dute
Ointxe-!ko jokalariekin batera, saskibaloiaz gozatu eta elkar ezagutzeko aukera aprobetxatu dute.

 (id: 2005472)Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko uztailak 8, astelehena.

 

Basket Beats Borders Beiruteko Shatilako errefuxiatuen esparruan sortutako ekimena da, eta egun hauetan Palestine Youth Club saskibaloi taldea Euskal Herria bisitatzen ari da.  15 eta 20 urte arteko neska gazteek osatzen dute saskibaloiko taldea Palestinako eta Libanoko jatorria dute.

 

 (id: 2030257)Oihana Alberdi Elgorriak Basquet Beats Border antolatzailearen eskutik 15 egun pasako dituzte Gasteizen saskibaloian jokatzeko teknikak ikasten eta Euskal Herria ezagutzen. Ekimenaren helburua saskibaloiaren bidez "hitza ematea hitza ez dutenei, batez ere, genero ikuspegitik".

 

 (id: 2049612)Atzo arratsaldean Musakolako kiroldegian Ointxe taldeko neska taldearekin entrenatu zuten  Iñaki Ruiz de Ogara 'Arri'ren  gidaritzapean.  Opariak ere jaso zituzten Ointxe! taldearen partetik, kamiseta eta eskumuturreko bana.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE