Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Zientzia eta Teknologiaren Astearen barnean

Garaia Parke Teknologikoa bisitariez bete da gaur goizean

 (id: 1975917)Testua eta argazkiak: Marijo Simon. 2019ko azaroak 9, larunbata.

 

Zientzia eta Teknologiaren Astearen barruan, Garaia Parke Teknologikoak ate irekien jardunaldia egin du gaur goizean. Gunera hurbildu direnek parkeko hainbat enpresa bisitatzeko aukera izan dute, besteak beste, Kiro Grifols, Saiolan, Garailan eta Dualia.  Aurten, berritasun moduan, mikrobusean eraikin nagusiaren kanpoan dauden enpresak ezagutu dituzte bisitariek, Mondragon Unibertsitatea, LKS, Ikerlan eta Edertek. Joseba Sagastigodiak egin ditu gidari lanak


 (id: 1991171)Gazteenek ere euren gunea izan dute, puzgarriak, marrazketa tailerrak, Legogunea eta beste hainbat gauzekin. Teknologiaren eremuari lotutako zenbait jarduera egin dira ere, 3D imprimaketa, errealitate birtuala,... Baina arrakasta handien izan duena  Peter Robota izan da. 


Aldi berean,Garaian kokatuta dagoen BiziPoz enpresaren eskutik, ‘Adineko liderrak gizartearentzat’ hitzaldia izan da,  XXI. mendeko gizartean adinekoak ahalduntzearen inguruan. Amaitzeko luntx izan da parkeko kideen eta bisitan etorri direnentzat. 



 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE