Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kupoi-saltzaile aritu zen Portaloian, Eroskin,...

Ibon Casas Arrasatera itzuli da DameTVision proiektuarekin

DameTVision elkartea "itsutasunaren aurkakoa da" eta Arrasaten ere ekitaldiak antolatu nahi ditu. Horregatik gaur Ibai-Arterekin, Adox-ekin, Lazkano dendarekin,... elkartu da. Bileran ere Oscar Terol aritu da, dokumental bat grabatzen.

590.Ibon.Casas.Antolakuntzan1 (id: 1914969)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 3, asteartea

 

Ibon Casas donostiarra izan arren, Arrasaten ezaguna da 1998tik 2000. urtera arte bertan ONCEko kupoiak saltzen aritu zelako.

 

"Cupón para hoooy!" oihukatuz kupoi ugari saldu zituen Portaloian, Hiper Eroskin, Erdiko Kalean eta beste hainbat tokitan.

 

Begi batetik ez du ezer ikusten, eta bestetik oso gutxi ikusten du, baina DameTVision proiektuan buru-belarri dihardu. 

 

"Proiektu ezberdin bat da", azaldu digu gaur goizean, eta kultur elkarteari dagokionez "irabazi asmorik gabekoa da, itsutasunaren aurka borrokatzen duena".

 

Elkartearen helburu nagusia ikus-entzunezkoa egitea da. "Niretzat dokumentala zuzentzea ezinezkoa denez, orain direla 8 urte laguntza eskatzen hasi nintzen, eta aurrera jarraitzen dugu".

 

590.Ibon.Casas.Antolakuntzan2 (id: 1887944)

 

Bide honetan, Ibon Casas musikariak 'Apaga la luz y verás' abestia grabatu zuen, eta talde ugarik abestiaren bertsioa egin dute:

 

Donostiako Orfeoia, Kepa Junkera, Baron Rojo taldeko 'Sherpa',... Gainera, estatu espainiarreko Auditorium Nazionalean aritu zenean, Donostiako Orfeoiarekin batera, "publikoak, zutik, txalo beroak eskaini zizkigun. Hori inoiz gutxitan gertatzen da".

 

Gainera, ospetsu ugariren atxikimendua jaso du, tartean "Antonio Banderas, Oliver Stone eta beste batzuen babesa. Zinemaldian ere parte hartu izan dugu".

 

Hortaz gain, elkarte bezala, ekitaldiak antolatu dituzte, besteak beste: "Miguel Ríos, Donostira 33 urte etorri barik zeramatzan, baina guk 2016an itzultzea lortu genuen. Abestu egin zuen Marea taldeko Kutxi Romerorekin, Baron Rojoko Sherpa-rekin, Fernando Mosquerarekin,... ekitaldia Oscar Terolek aurkeztuta".

 

Era berean, iaz Carlos Peña igerilariak munduko errekor bat ondu zuen, 24 ordu baino gehiago eman baitzituen igeriketan, Urumea ibaian.

 

Arrasaten ere ekitaldi batzuk antolatu nahi dituzte, eta horregatik herrira itzuli da. Udalarekin bilera egin du, eta gaur goizean esaterako Ibai-Arte elkartearekin, Adox Komunikazioa enpresarekin, Lazkano musika dendarekin eta Kajoi tabernarekin bilera egin du, Erdiko Kaleko kafetegi honetan.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE