Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Goikobaluk, besteak beste, ahotsa jarri du

Milaka ikusle izan ditu Mondragonen 'Humanity at Music'ek Gasteizen

Bideoak: Herritar bat / Argazkiak: Aldundia / Testua: mondraberri.eus / 2019ko irailak 15, domeka


'Humanity at Music' ikuskizuna Mondragon Taldearen ingurukoa da eta Fernando Velazquez konposatzaile bizkaitarrak sortu du.

 

Musika, dantza eta efektu bisualak uztartzen ditu, eta Jon Sarasuaren letrak ditu. Ekitaldia gauzatzeko, 1.000 pertsona inguru aritu ziren atzo arratsaldean Fernando Buesa Arenan.

 

Lan horretan Arrasateko Goikobalu abesbatzak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, Kukai Dantza Taldeak,... jardun zuten.

 

Ikuskizuna milaka pertsonek jarraitu zuten, eta tartean kooperatibetako ordezkariak eta ordezkari instituzionalak izan ziren:

 

Aitor Aspe Fagor Ederlango lehendakaria, Agustin Markaide Eroskiko lehendakaria, Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko lehendakaria, Maria Ubarretxena alkatea eta Iñigo Urkullu Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaria. 

 

Ikuskizunak bi ordu baino gehiago iraun zuen, eta milaka ikus-entzuleen txaloak jaso zituen.


Galeria de fotos



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE