Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Arrasate Eskubaloiko Zuzendaritza]

Eskerrik asko Arrasate!! Zorionak Arrasate Eskubaloi!!

Azken asteburuan Lehenengo Nazional mailara igotzeko azken fasea jokatu zen Iturripen, eskubaloiaz gozatu eta intentsitate handiko egunak ospatu ditugu gurean.

595.Arrasate.Eskubaloi.Bandera (id: 4985305)


Testua: Arrasate Eskubaloiko Zuzendaritza / Argazkia: Marijo Simon / 2018ko maiatzak 16, asteazkena

 

Arrasate Eskubaloi osatzen dugun guztion partez eskerrak eman nahi dizkiegu beraien lanari esker amets hau gauzatzen lagundu digutenei. Bereziki gogoan ditugu Joxean, Mariano eta Pitxi beraien esfortzuarekin eta lan itzelarekin 2018. urte honetan gure klubak 40 urte betetzea lortu dutelako.


Gure eskerrik beroenak lehenik eta behin gure taldeari: entrenatzaile, delegatu eta batez ere jokalariei, kantxan dena eman dutelako beste behin ere. Hiru partidu hiru egunetan. Azken txanpa honetara nekaturik iritsi ziren, baina beste behin partiduaren ordua iristean barne eraldaketa eman eta azken unera arte borrokatzen zuten, beti indarrak ahitzeko mugan. Mila esker baita fisioei ere, Gorka eta Rober, gure jokalariak berriz ongi egoteko ardura hartu eta goizaldeko ordu txikietara arte eginiko lanagatik. Antolakuntzarako behar izan ditugun boluntario guztiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu; zerbitzari lanetan, kamisetak saltzen, beste klubei laguntzen, aparkalekua zaintzen… egon diren guztiei. Marce argazkilariari eta gure herrian urte osoan komunikabideetan lan egiten duten pertsonei ere mila esker, oroitzapen ederrak utzi dizkigute argazki, bideo eta albisteekin.


Apartekoa izan da gainera gure talde txikietako, infantil eta kadete taldeetako, jokalarien jarrera, beti taldea animatuz eta aurkariak ziren jokalari eta jarraitzaileek ere txalotu zituzten beraien jarrera eta transmititutako alaitasunagatik. Musikariak ere etengabe aritu ziren giro alaia harmaila inguruan jartzen eta nola ez, Iturripera hiru egun hauetan taldea animatzera hurbildu diren jarraitzaile guztiei, azken partidurako mailaz zuzenean igotzea ezinezkoa zela bazekiten arren azken unera arte taldearekin egon direnei.


Azkenik, mila esker baita Arrasateko Udalari, beraien laguntzarik gabe hau guztia aurrera eramatea ezinezkoa izango baitzen, eta Mondragon Unibertsitateari ere beraien instalakuntzen erabilera baimentzeagatik.


Denoi mila esker, nahi gabe izan bada ere, Arrasate Eskubaloiko historiaren zati garrantzitsu bihurtu baitzarete.

Arrasate Eskubaloiko zuzendaritza


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE