Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Odol emateak egingo dituzte gaur, egubakoitza, osasun zentroan
Arabako Odol Emaileen elkarteak odola batuko du datozen egunetan. Hurrengo datak urriaren 2, 4, 10, 11, 16 eta 17a izango dira. Hezur-muin emaile egiteko informazioa ere banatuko dute bertan.

595 (id: 1933907)

 

Mondraberri- 2012/09/28

 

Arabako Odol Emaileen elkarteko kideak Arrasateko osasun zentroan egongo dira gaur, egubakoitza, odola batzeko. Arratsaldeko 16:30ak eta 20:00ak bitartean izango dira bertan eta datozen egunetan, osasun zentroan odol batzeak egingo dituzte. Odola emateko hurrengo egunak urriaren 2, 4, 10, 11, 16 eta 17a izango dira, arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara. Honetaz gain, Arabako Odol Emaileen elkarteak hezur-muin emaile egiteko informazioa banatuko du bertaratzen direnen artean. Elkarteak oso garrantzitsutzat jotzen du egitasmo hau eta hortaz, herritarrak odol emaile egitera animatzen ditu.

Odol-emaile izateko bete beharreko baldintzak hurrengoak dira: 18 eta 65 urte bitartean izatea, 50 kg baino gehiago izatea, behe tentsioa 50 eta 100 mm Hg artean izatea edota goi tentsioa 100 eta 180 mm Hg artean izatea.

Informazio gehiagorako jo Arabako Odol Emaileen elkartearen webgunera hemen.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE