Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Bizikletendako Noomad sistema berritzailea
“Europa mailan ondo jaso dute gure Noomad sistema eta bertan zabaltzen hasi da”
Arrasaten kokatuta dagoen Bicicletas Noomad enpresak produktu berritzailea asmatu du bizikletarentzat. Ibilgailu honen munduan, ikerkuntza eta garapena egiten dute eta beste hainbat prototipo dauzkatela aurreratu digu Nestor Zabaloa arrasatearrak. Sistema berritzaile hau oso aproposa da herri edo hirian dabiltzan txirrindularientzat.

595.1 (id: 2085962)

Irudian, Juan Cruz Zabaloa eta Nestor Zabaloa arrasatearrak.

 

Koldo Carrillo- 2012/08/13

 

Urte t´erdi dela sortu zen Bicicletas Noomad enpresa eta bi erruberadun Noomad sistema izan da denbora honetako lanaren lehenengo fruitua. Nestor Zabaloa arrasatearra, bazkideetako baten semea, bertan dihardu lanean eta egiten dutenaz mintzatu da gurekin.

Noiz eta sortu zuten enpresa?

Duela urte t´erdi inguru sortu zen Bicicletas Noomad enpresa. Antonio Guerra, Andoni Gartzia, Juan Cruz Zabaloa eta Myriam Etxegoien izan ziren sortu zutenak, guztiek bizikletaren munduan denbora luzea daramate. Antonio, adibidez, txirrindulari profesionala izandakoa da eta enpresa askotan diseinatzaile moduan egin du lan, bizitza guztia bizikletaren inguruan eman du.

Zein arlotan egiten duzue lan?

Ikerkuntza eta garapena daramagu aurrera eta honekin batera, bizikletentzat osagarriak egiten ditugu. Dagoeneko Noomad sistemaz gain, zenbait produkturen prototipoak ditugu. Bizikletaren munduan nobedadeak pentsatu eta gauzatzen ditugu.

Zertan datza zuen Noomad sistema?

Oinarrian, Noomad sistemak gurpil bakarra beharrean, bi gurpil jartzen ditu aurrean eta azalduko ditudan abantailez gain, segurtasunean eta txirrindularien erosotasunean ere onurak dakartza. Aurreko bi erruberak paraleloan daude kokatuta eta objektuak garraiatzeko egokigailuak sortu ditugu. Erabilera ezberdinak eskaintzen ditu honek, erosketak edota haurra eserleku batean eraman ahal izatea, besteak beste. Gure webgunean Noomad sistema erosteko aukera ematen dugu; sistema bera bakarrik edota bizikletarekin batera.

Gainera, bizikleta marka garrantzitsuak jarri dira zuekin kontaktuan, produktu berrian interesatuta.

Bai. Europa mailan ondo jaso dute gure Noomad sistemaren proposamena eta bertan zabaltzen hasi da. Orbea, BH, Gironako Ecobike edo Erresuma Batuko eta Frantziako enpresak Noomad sistemaren inguruan interesatu zaizkigu.

595.3 (id: 2236880)

 

Uste duzu erabilgarria dela Noomad sistema? Zein erabiltzaile motarentzat dago zuzenduta?

Orokorrean, bizikleta erabiltzaile guztientzat egokia da sistema hau, baina bereziki herrian edo hirian bizikletan ibiltzeko ohitura daukanarentzat. Abantailarik handiena, zamak kargatu ahal izatea da eta hortaz, orain arte bizikletan eraman ahal ezin izan ditugun objektuak Noomad sistemari esker eraman daitezke. Erabilera oso ezberdinak eman ahal zaizkionez, jende oso anitza jarri da gurekin kontaktuan, Noomad sistema erosteko interesarekin.

Esan zenuke, gero eta herritar gehiagok erabiltzen dutela bizikleta?

Zalantzarik gabe gora doa bizikletaren erabilera, baina beharrak bultzatuta dela uste dut. Gasolinaren prezioa gora doa etengabe eta jendeak lehen baino diru gutxiago dauka. Nabarmendu beharra dago Europan bizikletaren erabilerarekiko mentalitate handiagoa daukatela, Espainian motelagoa da prozesu hau.

Bisitatu Bicicletas Noomad-en webgunea lotura honetan.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE