Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Andoni Arcelay Laguntza Sanitarioko arduraduna da

Oposaketetako ustezko ustelkeriagatik deklaratuko du ospitaleko gerente ohiak

Arcelay Arrasateko Ospitaleko eta Anbulatorioko zuzendaria izan zen 2015etik 2017ra. Ondoren, Osakidetzako Euskadi mailako Laguntza Sanitarioko arduraduna izan da, eta kargu horretan jarraitzen du. Kargu horretan ustez "lagun batzuei" mesede egin zien, oposaketen harira.

595.Arcelay.Darpon.NOTICIASDEGIPUZKOA (id: 3402807)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: Noticias de Gipuzkoa / 2019ko irailak 4, asteazkena

 

 

Osakidetzako oposaketetako ustezko ustelkeria kasuan, hainbat lekukok kolaboratu dute Euskadiko Fiskaltzarekin.

 

Lekukoek azaldutakoaren arabera, oposaketetako azterketetarako galderak prestatzeko, Osakidetzak aukeratutako pertsona batzuen kasuan, ez zen mantendu "exijitutako konfidentzialtasuna".

 

Horrek ahalbidetu zien "aukeratutakoek eta epaimahaiko kideei mesede egitea oposatzaile batzuei, azterketaren edukiaren berri emanez, beste oposatzaile guztien kaltetan".

 

El Diario egunkariak informatu izan duenez, oposaketetan "nota altuenak lortzen zituzten" administrazioak azterketak prestatzeko aukeratuak zituen pertsonen lagunak.

 

Baina administrazioko (Osakidetzako) zein karguk egin zituzten aukeratuen zerrendak? Andoni Arzelay (Laguntza Sanitarioko arduraduna), Juan Carlos Soto (Giza Baliabideen zuzendaria) eta Xabier Balerdi (Sotoren ordezkoa), Fiskaltzak azaldu duenez.

 

Balerdik aste honetan dimititu egin du, deklaratzera deitua izan baita. Sotok gauza bera egina zuen. Arcelayk bere karguan jarraitzen du. Hirurek deklaratu beharko dute.

 

Arcelay Salazar 2015etik 2017ra Debagoieneko Ospitaleko eta Arrasateko Anbulatorioko gerente nagusia izan zen, eta horren ostean Euskadi mailako Osakidetzako Laguntza Sanitarioko arduradun bezala hasi zen.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE