Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
OSTIRALEAN, 20:00etan, AMAIA ANTZOKIAN

THE RUBY SUNS: Era guztietako soinuak uztartzen dituen taldea

Asteburu honetan Arrasateko Amaia antzokian Gaztemaniakek antolatuta THE RUBY SUNSen kontzertua izango da. Arratsaldeko zortziretan hasiko da kontzertua eta sarrerak 7 euro baliko du.


THE RUBY SUNS


Kalifornian jaio bazen ere, bere burua zeelandaberritartzat du Ryan McPhun musikariak. Bere bizitzaren zati handi bat Zeelanda Berrian igaro ondoren, gaur egun bizilekutzat duen Kalifornia hegoaldera joan zen eta The Rudy Suns taldea sortu zuen. Agian horrek azaltzen du zergatik etortzen zaigun burura entzuten dugun bakoitzean Beach Boys taldea antipodetan sortu izan balitz horrelako soinua izango lukeela.

 

 (id: 1747888)

 

 

Ruby Suns marka era guztietako soinuak uztartzen dituen collagea da, esaterako, Flaming Lips, Sigur Rose edota 80ko hamarkadako Zeelanda Berriko Flying Nun diskoetxe ospetsuko taldeak (The Bats, The Chills, The Clean...). Soinu nahasketa horren atzean Ryan McPhun konpositore eta ekoizlea dago. McPhun ere taldearen aurreko diskoen, «The Rudy Suns» eta «Sea Lion» izenekoen, egilea eta ekoizlea izan zen. «Fight Softy» disko berria «Sea Lion» lanaren bilakaera perfektua dela esan daiteke.

 

 (id: 1840717)

 

Hainbat eragin nahasten jarraitzen du, adibidez, 60ko hamarkadako soinu psikodelikoak, Polinesiako folka, tropikalismoa eta Afrikako erritmo tribalak (estilo hori jotzen lehenetarikoa izan zen). Hala ere, soinu askoz ere elektrikoagoen alde egin dute, bateria eta gitarren pop ukitu gehienak alde batera utziz. Sintetizadoreen riffekin eta R&B erritmoekin aurkeztutako abesti liluragarriak sortu dituzte. Izan ere, Ryanek onartu duenez, taldearekin egindako biretan Michael Jackson, Madonna edo Justin Timberlake abeslarien musika entzuten zuten batik bat.

 

 (id: 1791010)

 

«Fight Softly» disko ederra, magikoa eta berezia da, eta elkarren artean lotzen diren «Cinco», «Two Humans» edo «Cranberry» singlea bezalako abestiak ditu. Saihestezina da taldea eta Animal Collective konparatzea, eraginak eta erritmo afrikarrak nabariak baitira. Dena den, agian, disko hau askoz ere gehiago hurbiltzen da azkenaldian kritikariak harritu dituzten JJ edo Memory Tapes talde bikainetara edota, zergatik ez, Beach House taldearen azken lanera.

 

 (id: 1817175)


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE