Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Eraikinaren 10. urteurrenean
'Fagor Arrasate Kunshan'-go zuzendaria ohorezko hiritar izendatu du Txinak
Jon Agirrek "arrakastazko 10 urte hauen errekonozimendu bezala" deskribatu du saria.

 (id: 1770076)

Testua eta argazkia: TU Lankide / Itzulpena: mondraberri.eus / 2018ko abuztuak 7, asteartea

 

Fagor Arrasatek Txinako Kunshan hirian instalatuta daukan plantako zuzendaria, Jon Agirre, ohorezko hiritar izendatu du Txinak, enpresaren ibilbidea eta tokiko garapenean eginiko ekarpenagatik.

 

Agirreren esanetan, "Fagor Arrasateren etorkizunean Txinak garrantzi handia dauka eta bertan produkzio eraikin handi bat izatea enpresaren nazioarteko estrategian ezinbesteko zutabea da".

 

Enpresariak Txinan aberastasuna sortzen jarraitzeko borondatea erakutsi du, eta esker oneko agertu da eskaini dioten aitorpenagatik, baita atzerritarrek jasotzen duten harrera eta tokiko gobernuak inbertsioa eta garapena sustatzeko egiten duen esfortzuagatik ere.

 

Fagor Arrasatek Jiangsu probintziako Kunshan hirian daukan eraikinak 10 urte bete ditu aurten. Hamarkada honetan produkzioaren hazkundea eta dibertsifikazioa, merkatu berrietarako hedapena eta bezeroen asebetetze maila altuak erregistratu dira.

 

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE