Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Istripu ikusgarria, txingorraren ondorioz

Kotxe bat Gazteluondoko eskaileretan behera joan da

Pibote batek geldiarazi du azkenean kotxea. Gidaria onik dago. Txingor-zaparradak arriskutsu egin du Gazteluondoko jaitsiera.

Testua: G.L.H. / Argazkiak: I.B. eta G.L.H. / 2009ko martxoak 5, osteguna

Istripu txiki eta ikusgarri bat izan da arratsaldeko 16:00rak inguruan Gazteluondo ikastetxe zaharraren aurrealdean. Ordu horretan Hyundai kotxea Gazteluondoko aldapa jaisten ari zen [beheko fotoa].

 

590.Istrip.Gaztel.2 (id: 2018458)

Gidari arrasatearrak azaldu digunez, lehen martxan zihoan, mantso-mantso, errepideko txingorrak arriskutsu egin baitu jaitsiera. Halere, ibilgailua blokeatu egin da eta gidariak kotxearen kontrola galdu du.

Saiatu egin da Gazteluondo zaharreko frontoirako desbideraketa hartzen, autoa nolabait geldiarazteko asmoz, baina kontrola galdu du eta ikastetxeko eskailerak jaitsi behar izan ditu, gurpil-aztarnek erakusten duten moduan.

 

590.Istrip.Gaztel.3 (id: 2110231)

Gidariak azaldu digunez “kotxea ia-ia irauli egin da”. Une latzak igaro ditu arrasatear honek.Jakina da errepide zati hori lapraskorra dela, asfaltoa lehor dagoenean ere.

 

Kontuak kontu, kotxea berriro errepidera itzuli da, gidariak erabaki du kotxea nola edo hala geldiaraztea, eta Erdiko Kaleko pibote baten aurka jo behar izan du.

 

590.Istrip.Gaztel.4 (id: 2340673)

Kolpearen ondorioz pibotea apurtu egin da, baina zorionez kotxea geratu da azkenean, hori bai posizio nahiko ikusgarri batean, oker-oker eginda: Aurreko gurpil bat eskailera baten gainean eta aurreko beste gurpila aldapan.

Gidariak sustoa hartu du, baina ez du zauririk izan. Udaltzaingoa eta garabia bertara joan dira laguntza emanez.

Ezbehar hau kazkabarraren ondorio izan da. Orokorrean, kazkabarrak minutu gutxitan laga du Arrasate txuri-txuri, arratsaldeko 15:30ak inguruan.

 

590.Txingorra.09.03.05 (id: 2567703)

Euskalmet meteorologia agentziaren aurreikuspenen arabera, bihar (ostirala) tenperaturak pixka bat epelduko du, baina giro bustiarekin jarraituko dugu. Zerua estalita egongo da eta euria egingo du, goizean ugariago.

Elurra 600 metrotik gora egongo da goizean goiz, baina egunak aurrera egin ahala tenperatura igo, eta berarekin batera elur-maila, gauean 1000 metroak gaindituz. Iparraldeko haize bizia ibiliko da.

 


Eguraldi iragarpena
Trafikoaren egoera

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE