Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Hondakinek badute irteera

Hondakinen kudeaketa gero eta konplexuagoa da, gero eta material desberdin
gehiago erabiltzen dugulako eta, batez ere, gero eta zabor gehiago sortzen dugulako.
Baliabideak mugatuak dira. Mundua husten ari gara zaborrak gainezka egiten digun
bitartean.
Orain arteko bidetik jarraituz gero, oso urte gutxitan egingo dute gainezka
Gipuzkoako zabortegiek eta erabaki egokiak hartu ezean, eraiki nahi duten errauste
plantak 25-30 urtetarako lotuko gaitu kudeaketa eredu xahutzaile eta kutsakor honetara.
Zer zentzu dauka lehengaiak (papera, kartoia, beira, plastikoa eta janari hondarrak
… ) erretzeak?
Guztiok diogu birziklatzen dugula, baina orokorrean sortzen ditugun hiri hondakinen

% 23 baino ez dugu gaika biltzen, % 90 birziklagarria denean.
Arazoa larriagotu baino lehen, birziklatze-tasa handitu eta, batez ere, herritarrentzat erosotasuna eta osasuna bermatuko dituen hondakinen kudeaketa aitzindaria martxan jarri behar dugu Gipuzkoa osoan, jadanik Usurbil, Hernani eta Oiartzunen martxan dagoen berbera : atez ateko bilketa.
Gaur egungo inertziari buelta eman diote herri hauetan. % 80tik gorako gaikako
biltze portzentajeak lortuz, herritarren osasuna eta gipuzkoarron etorkizuna bermatzeko.
Hondakin atal guztiak nahasian jasotzeak ez dauka inongo zentzurik; ez
ingurugiroaren ikuspegitik, ez ekonomiaren ikuspuntutik, ezta baliabide publikoen
kudeaketaren eraginkortasunetik begiratuta ere.
Arrasaten ere, konponbidearen arloan, Zero Zabor filosofia zer den azalduko dute
eta ATEZ ATEAri atal berezi bat eskainiko diote.
Kontsumitzen duguna beharrezkoa dugun, botatzen duguna ondo botatzen dugun,
ekoizten dena ondo ekoizten den, eta abar. Zertarako egin gauzak erdipurdi, gauzak
ondo egitea dagoenean.

 

Guztiaz elkarrekin solasaldi bat edukitzeko gonbitea egiten dizuete:

 

Urtarrilak 26, asteazkena 19:00etan Kulturaten (Areto Nagusian)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE