Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Belen Robeda artistak Arrasaten burututako arte interbentzioa aurkeztu du

Bergara eta Lizarra batzen zituen “Vasco Navarro” trenaren bidetik egoitza artistikoa burutzen ari dira mundu osoko zazpi artistek.

Testua eta argazkiak: Kalez Kale, 2019ko urriak 24, osteguna

 

Astebete igaro da Nomadak – El trenico egoitza artistikoa martxan jarri zutenetik. Azpeitiko Dinamo sormen fabrikan aurkeztu zuten proiektua eta ordutik Gipuzkoatik ari dira egitasmoan parte hartzen duten mundu osoko zazpi artistek. Momentu honetan hiru dira martxan ditzuten dituzten artelanak -bi Bergaran eta beste bat Eskoriatzan- hiru burutu dituzte -Azpeitia, Arrasate eta Eskoriatzan- eta bihar Aretxabaletan hasiko dira. Arrasaten Belen Robeda Argentinako artistak bere artelana aurkeztu du: Musakola auzoan dago, Galizia Kalean, 30 metro dituen pareta batean.


Artistak azaldu duenaren arabera, “natura, natura hartzen dituen formak gizakion eguneroko ekintzekin lotuta daude. Horregatik bere arte interbentzioan forma organiko eta geometrikoak ageri dira, mugimenduan, gizakion eguneroko ekintza horien adierazle. Norantza ezberdinetan mugitzea nahi izan dut kaletik pasatzen direnak erakartzeko asmoz”. Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak azaldu du Robedak oso azkar burutu duela bere lana “ostiralean iritsi zen Arrasatera eta euri egunetan ezin denez margotu izan duen denbora oso ondo aprobetxatu du”. 30 metrotako horma irudia da lan honen emaitza. Burutu aurretik, ingurua aztertu eta ezagutzeko zenbait bisita egin ditu Robedak Euskal Herrian.

 

Horrela, Bergarako Burdinbidearen Museoan egon da Vasco Navarro trenaren historia ezagutzeko, Gasteizko Ataria zentroan inguruko biodibertsitatea eta natur ondarea ezagutzeko baita Arrasateko Natur eskola ere. Azken honetan igaro ditu artistak hainbat egun “harrigarria izan da Udalaitz mendiaren magalean esnatzea; eguzkia ateratzen ikustea edo eurioaren zaratarekin lokartzea. Buenos Airesekin alde ederra dago eta oso gustura egon naiz”. Horregatik emandako guztia eskertu dio Arrasateko herriari.  


Iraganaren eta etorkizunaren arteko lokarria izan nahi duen proiektua da Nomadak - El trenico, sorkuntza artistiko eta kultur kudeaketaren bitartez; memoria berreskuratzeko xedea daukan proiektua, Vasco Navarro trenbideen historia orainarekin elkartzekoa, bide berdearen bidez. Horregatik Eusko Jauraritzaren Bitartez deialdiaren babesa jaso du baita udal ezberdina ere.

Bizikleta martxa


Arrasateko lana bukatuta, Bergaran eta Eskoriatzan ari dira lanean artistak. Irantzu Lekue euskal artista garaikidea da Bergarako ertzain-etxearen azpian artelana burutuko duela. Collage batean ari da lanean. Horretarako, Javier Suso adituarekin ari da eta, aurreratu dutenez, Bergarara iritsi zen lehen lokomotoarren eskuz egindako planoak berreskuratu dituzte. Ez hori bakarrik, garaiko tiket eta ordutegien afixak berreskuratu dituzte obra honetarako. Esteban Loeschbor artista Bergarako tunelaren sarrera ari da amrgotzen eta “garaikidea izango den artelana” burutuko duela iragarri du. Eskoriatzan Jens Besser artistak bukatu du bere artelana vaina Tomas Facio ari da orain txinatar tinta baliatuko duen lana burutzen. Larunbatean, goizeko 10:00etan antolatu duten bizikleta martxak horiek guztiak bisitatuko ditu “famili giroan artisten lanak ezagutu eta hauen azalpenak entzuteko aukera paregabea izango da”.

 

 (id: 648238)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE