Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Goikobaluk 30 urte betetzen ditu aurten

Maider Ruiz Goikobaluko lehendakari izendatu du abesbatzak

Era berean, Goikobalu Txikik 25 urte betetzen ditu. Maider Ruizek lekukoa hartu dio Juan Antonio Barriocanali, 12 urte baino gehiagotan lehendakari lanak egin dituena.

Testua eta beheko argazkia: Gontzal Landa Herbias / Goiko argazkia: MB Artxiboa / 2019ko ekainak 7, ostirala

 

Arrasateko abesbatzak Batzar Orokorra egin du berriki, eta ohiturari jarraituz, Zuzendaritza berritu egin du.

 

Batzarrak onartu du Maider Ruiz izatea hemendik aurrera Goikobaluren lehendakaria. Era berean, ondorengo juntakide berriak onartu ditu:

 

Izaskun Balanzategi diruzain eta Jose Mari Ganboa bokal-kolaboratzaile. Horrela, orain arteko lehendakariari, Juan Antonio Barriocanali testigua hartu dio.

 

'Barrio'k azken 12 urteetan lehendakari-lanak bete ditu, eta Maiderrek bezala, urte ugari daramatza abesbatza honetan abesten.

 

Azpimarratzekoa da ere abesbatzako zuzendariak, Iñaki Maidaganek 90. hamarkadatik zeregin hau betetzen duela.

 

Oro har, Goikobaluk aurten 30 urte betetzen ditu, eta hori ospatzeko Mozart-en Requiem bat abestuko du urrian. Abesbatzak aurrez ere bete izan du horrelako erronka bat. 

 

Emanaldia urriaren 19aren izango da, San Frantzisko elizan, eta orkestra profesional batek ere parte hartuko du. 

 

Aurten ere Goikobalu Txikik 25 urte betetzen ditu, 1994an sortu baitzuten "harrobia lantzeko beharraz eta garrantziaz jabeturik".

 

Ordutik "ibilbide oparoa izan du" bertako arduradunek azaldu dutenez, haurren artean kantuarekiko zaletasuna sustatuz eta abesbatza bateko parte izateko aukera emanda.

 

25 urte hauetan Gazte Abesbatza eta Goikobalu Izartxo ere sortu dituzte, hurrenez hurren, 2000. eta 2002. urteetan.

 

Urteurren hau ere ospatzeko, azaroan kontzertu bat ospatuko da, eta bertan ahotsa jarri ahalko dute hiru abesbatza horietan parte hartu duten lagun guztiek. Horretarako harremanetan jar zaitezke goikobalutxiki@gmail.com helbidera idatzita.

 

Zorionak Goikobaluko handiei eta txikiei!

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE