Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kontzertuetako ordutegia, lekuak,....

Nor da nor Arrasate Blues jaialdiko egitarauan

Uztailaren 19tik 21era arte artista handien 11 blues kontzertu izango dira, saltokiak kalera aterako dira, edariak oparituko dira, eta haurrendako Ibai-Txiki Blues eguna ospatuko da.

Testua: Mondraberri. Argazkiak: taldeak eta MB Artxiboa. 2019ko uztailak 17, asteazkena.


Ibai-Artek antolatuta, Arrasateko kaleak Bluesarekin beteko dira asteburuan. Herrian antolatzen del lehenengo blues jaialdia izango da, eta uztailaren 19tik 21era arte artista handien 11 blues kontzertu izango dira. Parte hartuko dute musikarien artean herriko artista asko izango dira:


595.EBERT.SANCHEZ (id: 1712553)- Kritikal Latin Blues Band: Talde honek jaialdia irekiko du ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, 1990 Tabernan eskainiko duen kontzertuarekin. Ebert Sànchez Arrasaten bizi den venezuelar artista plastiko autodidaktaren proiektua da eta rock, funk eta latin erritmoak nahasten ditu.


595.THE.SONG (id: 1733113)- The Song: Aterpe Tabernan eszenatokira igoko dira gaueko 23:00etan ostiralean ere.  Miranda de Ebroko hirukotea Luis E. Pinedo, Dolphin Blues Bandaren sortzailea, Javier Rodriguez baxu-jolea eta Juan Manuel Guereñu gitarra-jolea osatzen dute, eta blues, jazz eta rockeko abestien nahasketa egiten dute.

 

500.Mario.Fernandino (id: 1756477)

- Mario Fernandino: Arrasate Musikaleko irakasle nafarrak larunbateko lehen kontzertua emango du, eguerdiko 12:00etan Monte Tabernan.

 

 

595.BLUES.DELUXE (id: 1775689)- Blues Deluxe: 'Enclave del Agua' antolatzen duen Soriako taldeak Herriko plazako eszenatokira igoko da eguerdiko 13:30ean.

 

595.ALDAKAN (id: 1796865)- Aldakan: Herriko plazan ere, baina arratsaldeko 19:00etan Gasteizko seikoteak mugarik gabeko ‘musika beltza’ eskaintzen du. Errepertorioan Afrikako aniztasun handiko eragin erritmikoak sartzen dira. Aldakanen ideia nagusia jendea dantzan jarri eta gozaraztea da.

595.Leike (id: 1813295)- Leike: Sortu berria den talde arrasatearrak Tantaka tabernan estreinako kontzertua eskainiko du gaueko 21:00etan. 2017an Xabier Urkia, Aitor Gallastegi eta Olatz Urkia musika proiektu bat sortu guran elkartzen hasi ziren, poliki elkar ezagutzen eta abestiak konposatzen aritu zirelarik. 2018ko azaroan Jaime Lizaranzu abeslariarekin bat egin ondoren, proiektuari forma ematen jarraitu dute.

 

595.THE.ALLNIGHTERS (id: 1833918)- The Allnighters: Talde gasteiztarrak eguna itxiko du gaueko 22:30ean Herriko plazan emango duen kontzertuarekin. Rhythm and blues soinuek gaua girotuko dute.

 

595.GARCIA-DEL-VAL (id: 6985407)- Garcia del Val: Igandeko egitarauari hasiera emango dio hirukote arrasatearrak Ezkiña Tabernan eskainiko duen emanaldiarekin. Blues musika jorratzen dute batez ere, baina estilo honen barruan abestiei aire eta kolore ezberdinak ematen ahalegintzen dira.


595.JOSE.BARRIO.QUARTET (id: 7070498)- Jose Barrio Quartet: Galeani super-saxofonista eta  egun batzuk lehenago Gasteizko jazzaldian egongo den Gonzalo del Val bateria jolearekin, Jose Barrio Arrasate Musikaleko irakasle ohia eszenatokira igoko da, arratsaldeko 19:00etan Herriko plazan. 

 

500.JIMTNT (id: 7153430)

- Jim TNT: Jaime Lizaranzu musikari arrasatearra Taupa Tabernan izango da arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Gitarrarekin eta armonikarekin konposatutako abestiak interpretatuko ditu.

 

550.SCAREWORKS (id: 7250475)- Scareworks: Gasteizko boskoteak jaialdiari amaiera emango dio Aterpe tabernan gaueko 21:00etan. 1988an sortutako  taldeak rhythm and bluesean oinarritutako abestiak interpretatuko ditu. 300dik gora emanaldi eskaini eta 3 LP plazaratu ditu.  



Gainera, astebururako beste ekimen ugari daude antolatuta: kontzertu batzuetan Arrasateko artista batzuk mural bat margotuko dute adierazpen librean, apar festa bat izango da haur zein helduentzat uztailaren 20an 16.00etatik 18.00etara Biteri plazan, saltokiak kalera aterako dira beraien produktuekin asteburuan zehar, argazki lehiaketa bat egingo da jaialdiak irauten duen bitartean, etab...

 

Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiete jaialdian parte hartuko duten tabernei (1990 Gastroteka, Aterpe, Ezkiña, Itzala, Kajoi Taberna, Monte, Tantaka eta Taupa), Danatekeri eta Arrasateko Musika Eskolari.  Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE