Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Gidari bat hil da Elorrio-Arrasate errepidean

GIDARI BAT HIL DA ELORRIO-ARRASATE ERREPIDEAN

Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 6, ostirala

 

Gaur gaueko 21:00 aldera kamioi batek eta furgoneta batek aurrez aurre jo dute Elorrio eta Arrasate arteko errepidean. Kolpe latzaren ondorioz furgonetako gidaria oso larri zaurituta geratu da.

 

Suhiltzaileek ibilgailutik atera behar izan dute, eta osasun-zerbitzuek bere bizia salbatzeko ahaleginetan aritu diren arren, azkenean gizonezkoa zendu da. Mondraberri egunkariak jakin ahal izan duenez, pertsona honek errumaniar nazionalitatea zuen eta 23 urte zituen.

 

Kamioiaren gidariak, 57 urteko gizonak, zauri arinak izan ditu. Errepidea bi norabideetan itxita egon da hainbat ordutan, eta goizaldeko 2:15 aldera berrireki ahal izan dute.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE