Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Bere izendapenak polemika eragin du alderdian

Arrasatekoa da PPren Gipuzkoako hautagaia, Iñigo Arcauz

Bere ibilbide politikoan zinegotzi jardun du Elgoibarren eta Donostian, baita Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide bezala ere.

595.Arcauz.Casado.ELCONFIDENCIAL (id: 1820331)


Testua: mondraberri.eus / Argazkia: El Confidencial-en argitaratua / 2019ko azaroak 6, asteazkena 

 

Iñigo Arcauz Ascargorta (Arrasate, 1978) Elgoibarren eta Donostian zinegotzi jardun zuen, baita Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide bezala ere.

 

Bere izendapenak ika-mikak eragin ditu Gipuzkoako PPren barruan. Izan ere, Arcauzek Nuevas Generaciones-en ari zenean, Pablo Casadoren (egungo PPko presidentearen) lagun egin zen.

 

Casadoren aginduz aurten alderdiak erabaki du Arcauz izatea Gipuzkoako hautagai nagusia. Bere izendapenaren ondorioz, Borja Semper-en batzordeak estatu mailako organoari kexa aurkeztu zion.

 

Batzorde horren hitzetan, Arcauz "ez dator bat alderdi honen (PPren) irudiarekin eta ibilbide etikoarekin". 

 

Izan ere, Arcauzek berak onartu izan du aurtengo martxora arte "Vox-en afiliatzeko interesa zuten" senideak eta lagunak harremanetan jarri dituela.

 

Era berean, Arrasateko politikariak aitortu du Vox-ek aurten bere Gipuzkoako hautagai izatea proposatu diola, baina berak ezetz erantzun diola. 

 

Arcauzek bere burua aurkezten du "gazte-gaztetatik politikarekiko zaletasuna" duen pertsona bezala.

 

Bere curriculumaren arabera, Donostiako Marianistas-en bere "bizitza osoan" ikasi zuen. Zuzenbidean lizentziatu ei zen UPVn, eta master bat dauka.

 

Cosmobask SL enpresako salmenten arduradun administratiboa izan zen, eta gaur egun Sisters&Co. enpresako bazkide da.

 

"Gaur egun nire zaletasunak dira eskia, ehiza eta lagunekin elkartean afari bat edo beste egitea".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE