Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ahots ikaragarriek antzokia hunkitu zuten (Argazki galeria)
Mississippi Mass Choir koruak gospel ikuskizun itzela eskaini zuen atzo, domeka, Amaia Antzokian. Arrasatearrek ia eserleku guztiak bete zituzten eta momentu zirraragarriak bizi izan ziren.

595.1 (id: 1754018)

 

Koldo Carrillo- 2012/12/24

 

Gospelak geldialdia egin zuen atzo Arrasaten Mississippi Mass Choir koru estatubatuarraren eskutik. Emanaldi bizi eta hunkigarria eskaini zuen gospelaren munduan, sari, kritika eta arrakasta ugari jaso dituen taldeak eta Amaia Antzokian ozen entzun ziren koruko partaideen ahotsak. Afroamerikar tradizioko Gabon kantuak eskaini zizkieten gehien bat entzuleei eta tartean, doinu ezagunik izan zen.

Musika instrumentu gutxi batzuekin lagunduta, kantarien ahotsek hartu zuten protagonismoa antzoki guztian eta tarteka, ahots indartsu eta trebeak entzun ziren. Momentu hunkigarriak eta biziak bizi izan zituzten antzokira bertaratutakoek eta ikaragarria izan zen abeslariek kantuan erakutsitako emozioa. Erritmo mantsoekin batera, erritmo azkar eta alaiak ere entzun genituen Mississippi Mass Choir koruaren emanaldian eta behin baino gehiagotan, saihestezina izan zen publikoarentzat erritmoa jarraituz txaloka hastea.

Bestela ere, txaloak ugariak izan ziren koru estatubatuarrarentzat. Koru guztiaren ahotsekin batera, bakarkako ederrak izan ziren, gospelaren ahots onenak gogora zekartenak. Antzokia goraino bete zuten herritarrek eta kontzertu atsegin eta gozagarriaz disfrutatu zuten guztiek.

 

ARGAZKI GALERIA: 

 

595.2 (id: 2403546)

 

595.3 (id: 2421130)

 

595.4 (id: 2432935)

 

595.5 (id: 2442853)

 

595.6 (id: 2458732)

 

595.7 (id: 2469194)

 

595.8 (id: 2479611)

 

595.9 (id: 2490430)

 

595.10 (id: 2501398)

 

595.11 (id: 2512430)

 

595.12 (id: 2523914)

 

595.13 (id: 2538913)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE