Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

M.U.k Gipuzkoaren garapenari egiten dion ekarpena eta heziketa arlo berriak garatzeko egiten duen bilaketa sarituak

  •  Sari banaketa atzo izan zen Donostiako Bataplán dantzalekua
  • Mondragon Unibertsitatearen partetik, Iosu Zabala errektoreak jaso zuen saria
170 (id: 1694208)

 

Arrasate, 2009ko ekainaren 25a. Mondragon Unibertsitateak,  “Gipuzkoaren garapenari unibertsitateak egiten dion ekarpena eta heziketa arlo berriak garatzeko egiten duen bilaketa” saritzen duen sari bat jaso zuen atzo arratsaldean Bataplán dantzalekuan. Aurten hamaika urte bete dituzten sari hauek Tele Donosti katea banatzen ditu urtero. Unibertsitateko errektoreak, Iosu Zabalak jaso zuen saria.

Zabalak, bere hitzaldian Mondragon Unibertsitatearen filosofia nabarmendu zuen: “erantzukizun handia dugu: gazte trebatuak lortzea. Haiek dira herrialdearen etorkizuna eta gizarteari aberastasuna eta hazkundea ekarriko dizkiotenak”. Izan ere, unibertsitatea ezin da erakunde isolatua izan. Erakunde bizia eta dinamikoa izan behar da, herrialdeko gainerako eragile sozial eta ekonomikoekin harremanak izatera behartuta dago.

Mondragon Unibertsitateak 1997 urtean jaio zen eta urte honetan Europako Hezkuntza Sistemaren eskakizunetara egokitu den lehen euskal unibertsitatea izan da. Bere inguruneko enpresen eskakizun eta beharretara egokitzea erronka bezala hartuta, unibertsitatea aitzindari da esparru ezberdinetan: gradu ondoko bestelako tituluak, esate baterako Automobil Lehiaketako masterra, Epsilonekin batera emango dena; edo abian jarriko den Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzako lizentziatura, Europa iparraldeko herrialdeetan soilik dagoena, horiek baitira ekintzailetzaren eta berrikuntzaren sortzaileak; edo Surf eta Irristatze Kiroletako Marketin eta  Management ikastaro aurreratua. Eta aitzindariak izango da berriro Espainiako lehen Gastronomia Zientzien Fakultatea abian jartzean, 2011n.

Beste sarituak

Sari banaketa ekitaldia Gipuzkoako beste erakunde eta pertsonalitateak sarituak izan ziren: Onkologikoa, Kursaal, Akaba Bera-Bera, Getariako Kaia eta Elkano jatetxeak, Etiopia Utopia, Real Sociedad Medeurrena, Capitalidad SS 2016, Aizpea Goenaga, Juan Pablo Urtizberea eta Real Unión.

                        www.mondragon.edu  


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE