Gontzal Landa / Argazkiak: G.L.H. eta Bagara / 2013ko azaroak 18, astelehena
Hilabeteko hirugarren zapatua denez, Elkar Truke merkatua ospatu da goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara, azoka plazan, Bagarak antolatuta.
Gaurkoan, azokaz gain, tailer bat antolatu da, arropa zaharra nola birziklatu daitekeen azaltzeko.
Adibidez bakeroak edota alkandorak birziklatu eta eurekin poltsak, karterak eta estutxe bat egin dituzte. Horretarako josteko makina bi erabili dituzte.
Tailerrean 30 pertsonek parte hartu dute, eta azokan guztira 100 lagun inguru ibili dira.
Gehienak haurrak eta gurasoak izan dira, eta “hotza egin arren, giro polita sortu” dela azaldu digu Bagarako Onintze Guridi arduradunak.
Azpimarratzekoa da “gero eta jende gehiago animatzen dela” ekimen baliagarri honetara.
ARGAZKI GALERIA
Erlazionatutako albistea:
Maritxutara begira hasiko du ikasturtea Elkartruke azokak